Descárgate la app
Osasun Departamentuak 2,3 milioi euroko inbertsioa egin du Garcia Orcoyen Ospitaleko Kirurgia Handi Anbulatorioan
2019ko ekainaren 3a
Osasun Departamentuak 2,3 milioi euroko inbertsioa egin du Garcia Orcoyen Ospitaleko Kirurgia Handi Anbulatorioan
Lizarran 2018an egindako ebakuntzen %64 erregimen horretan egin ziren, ospitaleratzea saihestuz
Osasun Departamentuak 2.305.913 euroren truke lizitatu ditu Garcia Orcoyen Ospitaleko Kirurgia Handi Anbulatorioaren (KHA) zona berriko obrak. Datorren urtean, Lizarrako ospitaleak 621 m2-ko eremu espezifikoa izango du Kirurgia Handi Anbulatorioaren eta Endoskopien Unitaterako. Gainera, lizitatutako proiektuan, etorkizunean ebakuntza-gela jartzeko espazioa aurreikusten da (ospitale-zentroko 4.na izango litzatekeena) eta beste 253 m2-ko esterilizazio-unitatea ere bai.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)