2019ko ekainaren 3a

Etxezain izateko 24 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izengaien behin betiko zerrenda argitaratu da

Azkenean, 3.992 pertsona onartu dira eta azterketa ekainaren 28an eginen da NUPeko Aularioan

Jarduneko Nafarroako Gobernuak NAOn argitaratu du gaur etxezain izateko 24 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izengaien behin betiko zerrenda. Azterketa irailaren 28an eginen da NUPeko Aularioan.

Behin behineko zerrenda martxoaren 18an argitaratu zen eta baztertutako kideek hamar eguneko epea izan dute akatsak zuzendu eta alegazioak aurkezteko. Behin epe hori igarota, eta aurkeztutako akatsak zuzendu eta alegazioak aztertu ondoren, Funtzio Publiko Zuzendaritza Orokorrak behin betiko onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda argitaratzea onartu du. Azkenik, 3.392 pertsona onartu dira oposaketara.

Zaintzaile gerontologikoen oposaketa

Bestalde, Nafarroako Gobernuak gaur argitaratu du NAOn zaintzaile gerontologikoen lanerako 20 plaza betetzeko oposaketako behin behineko zerrenda, non 1.077 pertsona aurkeztu diren. Baztertutako hautagaiek, bihartik aurrera eta baliozko hamar eguneko epean, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte eta akatsak zuzendu, hala baldin badaude.

Zaintzale gerontologikoen 20 plazen oposaketa, martxoaren 4ko 580/2019 Funtzio Publikoko zuzendari orokorraren ebazpenean onartu zen eta apirilaren 2an argitaratu zen NAOn. Onartutako eta baztertutako kideen behin betiko zerrenda argitaratzerakoan emanen da ezagutzera azterketa data, zeina urritik aurrera izanen den.