Gizarte Eskubideak Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren etxebizitza arloko atari tematikoan sustapen berria argitaratu du, Atarrabiako Travesía Primera de Esteban Armendáriz kalean eraikiko diren babes ofizialeko hamahiru etxebizitza jabetzan emateko, ekainaren 16tik aurrera.
Etxebizitza berriek ezaugarri hauek dituzte:
Babes Ofizialeko 13 Etxebizitza salerosketa-erregimenean: Bi logelako etxebizitza bat 73,74 metro karratuko azalera erabilgarriarekin eta hiru logelako beste 12 etxebizitza 83,81 eta 90 metro karratu arteko azalera erabilgarriekin. Etxebizitza horiek beheko pisua eta lau pisu dituen eraikin batean daude, eta garajea, trastelekua eta terrazak dituzte. A motako energia-kalifikazioa dute.
Aurreikusten da ekainaren 21ean etxebizitza arloko atari tematikoan eta Nasuvinsaren iragarki-taulan (Iruñeko San Jorge etorbidea 8, behea) esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratzea, eskatzaileek hautatutako sustapenen eta aplikatutako baremoaren emaitza. Alegazioetarako 10 eguneko epea zabalduko da, eta, horren ostean, behin betiko zerrenda onartuko da.
Haztatutako diru-sarrera familiarren arabera, babes ofizialeko etxebizitzen erosleek erosketa-prezioaren % 21, % 10 edo % 6ko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte.
Etxebizitzak eskuratzeko baldintzak
Babestutako Etxebizitzen Eskatzaileen Erroldan ekainaren 1a baino lehen izena emanda dauden eta sustapena hautatu duten eskatzaileek parte har dezakete.
Oso erraza da erroldan izena ematea, eskaera eguneratzea, hautatutako lehentasunak aldatzea edo nahi den/diren sustapena/sustapenak hautatzea eta etxetik edo beste edozein tokitatik erosotasunez egin daiteke izapide telematikoari esker, Nasuvinsako bulegoetara bertaratu beharrik gabe.
Orain, gainera, Administrazioaren ziurtagiri digitala beharrean NAN + Ogasuneko PINa erabiltze hutsarekin nahiko da. Nafarroako zergadun guztiek PIN bat daukate, eta, horrela ez bada, erraz eta doan eska dezakete hemen. Nafarroako Zerga Ogasunak etxera bidaliko die.
Etxebizitzei buruzko informazio osoa Nafarroako Gobernuaren etxebizitza arloko atari tematikoan dago, lotura honetan.