2019ko maiatzaren 28a

Europako gazteak Altsasun elkartu dira Europako Bolondres Proiektuari ekiteko

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak koordinatutako Elkartasunerako Europako Taldea programaren baitan formazio tailerrean parte hartzen ari dira
 

Boluntarioen Europako Proiektuko parte-hartzaileak Adela Gonzalez 
Gazteriako zuzendari ordearekin. 
camera_alt  

Boluntarioen Europako Proiektuko parte-hartzaileak Adela Gonzalez Gazteriako zuzendari ordearekin.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Altsasuko Santo Cristo de Otadia gazteentzako aterpetxean astelehen honetatik, hilak 27, larunbatera arte, ekainak 1, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak koordinatuta Europako Elkartasun Erkidegoko ikastaro bat egiten ari dira Europako Bolondres Programako kideak. Gazteak berriki sartu dira espainiako abegi elkarteetara.

Zehazki, sei hilabeteetan zehar erkidego ezberdinetan bolondres proiektuetan parte hartuko duten hamabi herrialdeetako 20 gazte ari dira parte hartzen: Italia, Ukrania, Frantzia, Errumania, Polonia, Danimarka, Grezia, Portugal, Eslovenia, Luxemburgo eta Bulgaria.

Altsasuko egonaldian hainbat tailer egingo dituzte gaztelania eta gatazken konponketaren ingurukoak eta hainbat gai landuko dituzte: Herritarren Ardura, Gizarte laguntza, “Youthpass”, Europako Batsuna, krisiaren kudeaketa edo bolondresen aseguruak. Gainera, taldeko dinaminak eta metodologia aktiboak landuko dituzte, ingeleraz zein gaztelaniaz eta kulturarteko integrazioa zein hezkuntzarako balio izango dute.

Europako Bolondresen Proiektua Europako Elkartasun Erkidegoaren programan aurreikusitako ekintzen artean gauzatuko da. Programak Europako Batasuneko Kultura eta Hezkuntza Zuzendaritza Orokorrak diruz-lagundu du, Espainiako Agentzia Nazionalaren bitartez, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren koordinazioarekin.

Nazioarteko mugikortasun programa honen bitartez 18 eta 30 urte arteko gazte europearrek 2 eta 12 hilabeteko iraupeneko proiektuak garatu ditzakete Europako Batasuneko edo Europako Gune Ekonomikoko (Norbegia, Suitza, Liechtenstein) edo Turkiako edoizen GKE, erakunde edo elkarteetan.

Bestalde, EEEko programaren helburua Europako gazteek gizarte eta herritarren mesederako bolondres proiektuetan parte hartzeko aukerak sustatzea da, bai beraien herrialdeetan edo kanpoan.