2019ko maiatzaren 9a

Nafarroako Gobernuak, Iberdrolak eta Siemens Gamesak asmoen akordioa sinatu dute Nafarroan energia elektrikoaren biltegiratze termikoko sistemak bultzatzeko

Trantsizio energetikorako giltzarrizko teknologia honen helburua da Foru Komunitatean energia berriztagarrien arloan dagoen ekoizpen-potentzialtasun handia ahalik eta gehien profitatzea, energia hori biltegiratu eta gerora sarean sartu ahal izateko
videocam Nafarroan energia elektrikoaren biltegiratze termikoko sistemak bultzateko akordioaren sinadura.    collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Iberdrola Renovables Energíak eta Siemens Gamesa Renewable Energyk asmoen akordioa sinatu dute gaur Iruñean, Nafarroan energia elektrikoaren biltegiratze termikorako teknologia bideragarria ote den aztertzeko. Akordioa sinatzeko ekitaldian izan dira Garapen Ekonomikoko kontseilari eta Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Manu Ayerdi, Iberdrola Renovables Energíako Zuzendari Nagusi Julio Castro eta Siemens Gamesako Teknologia arloko Zuzendari Antonio de la Torre.

Nafarroako Gobernuak, Iberdrola Renovables Energíak eta Siemens Gamesa Renewable Energyk asmoen akordioa sinatu dute gaur Iruñean, Nafarroan energia elektrikoaren biltegiratze termikorako teknologia bideragarria ote den aztertzeko. Akordioa sinatzeko ekitaldian izan dira Garapen Ekonomikoko kontseilari eta Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Manu Ayerdi, Iberdrola Renovables Energíako Zuzendari Nagusi Julio Castro eta Siemens Gamesako Teknologia arloko Zuzendari Antonio de la Torre.

Akordio honen helburua bideragarritasunari buruzko aldez aurreko azterketa egitea da, energia elektrikoaren eskala handiko egiazko biltegiratzearen prototipoa eraiki eta ustiatzeko.

Biltegiratze-sistemak giltzarrizkoak dira trantsizio energetikoaren erronkari aurre egiteko. Eguzkia edo haizea dagoenean, energia berriztagarriak kopuru handietan erabiltzen ahal dira eta askotan, horniketak sarearen ahalmena gainditzen du. Biltegiratze-sistemek gainkarga garaien eta ekoizpen murritzeneko epealdien arteko gorabeherak moteltzen laguntzen ahal dute.

Ayerdi lehendakariaren hitzetan, “jatorri fosileko energiaren kontsumoa murriztu nahi badugu, garrantzi gorenekoa da energia berriztagarria, gero eta gehiago, sistemako energia-horniketaren bermearen oinarria izatea. Horren harira, jatorri berriztagarriko energia elektrikoaren eskala handiko biltegiratzeak giltzarrizko garrantzia izanen du prozesu honetan”.

“Energia-biltegiratzea giltzarrizkoa izanen da etorkizuneko elektrizitate-sisteman, izan ere, energiaren kalitatea hobetzeaz gain, horniketaren egonkortasuna eta fidagarritasuna bermatzen eta jatorri berriztagarriko elektrizitatea sarean aisago integratzen lagunduko du”, adierazi du Julio Castrok. “Gaur abiarazi dugun ekimenari esker, aurrerapausoak ematen jarraitu ahalko dugu soluzio berritzaileen identifikazioan etorkizuneko erronka energetikoei erantzuteko, gure ekonomiaren elektrifikazioarekin konprometituta dauden bi bazkide bikainen eskutik, betiere berrikuntzari eutsiz, berrikuntza baita aldaketarako palanka, energetikoki garbiagoa, lehiakorragoa eta iraunkorragoa izanen den mundu bateranzko trantsizioan”.

“Biltegiratzeak eginkizun erabakigarria izanen du bihar-etziko energiaren testuinguruan. Harro gaude gure teknologiaren aplikazioa Nafarroa bezalako komunitate aintzindari batean aztertzeaz eta berriztagarrien sektoreko erreferentzia bihurtu den Iberdrola konpainia bazkide izateaz”, esan du Antonio de la Torrek.

1.000 MW baino gehiago instalatuak dituelarik, Nafarroako Foru Komunitateak potentzialtasun handia du energia berriztagarria ekoizteko, eta akordio honen bitartez, ahalik eta probetxurik handiena atera nahi zaio ekoizpen arloko potentzialtasun horri, biltegiratzeko aukerak aztertuz.