2019ko maiatzaren 6a

Lizarrako Erdi-aroko Ikerlanen Nazioarteko Astea uztailaren 16tik 19ra izanen da

Hererra kontseilariak XI eta XIV mendeetan sortutako “Hiribilduek” izandako eragina aztertuko da ikuspegi eta lurralde ezberdinetatik entre los siglos XI y XIV
Cartel de la 46ª Semana de Estudios Medievales
Cartel de la 46ª Semana de Estudios Medievales  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lizarrako Erdi-aroko Ikerlanen Nazioarteko Asteak 46. edizioa ospatuko du uztailaren 16tik 19ra bitartean “Nekazarien hiria: hiribildu berriak, hiribildu txikiak, merkatu-hiribilduak” lemapean. Fray Diego Kultur Etxean egin da jardunaldien aurkezpena eta bertan izan da, Ana Herrera, Kultura, Kirola eta Gazteria kontseilaria.

Harekin batera parte hartu dute Lizarrako alkateak, Koldo Leoz Garciandíak, eta Valladolideko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle eta katedradunak, Pascual Martínez Sopenak, astearen edizio honen koordinatzaile eta batzorde zientifikoko kideak.

Lau egunetan zehar, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Portugal eta Espainiako hamabi espezialistak ikuspegi ezberdinetatik jorratuko dute Europan XI. eta XIV. mende artean sortutako "hiribilduen" egitekoa, lurralde-mailako irudikapen ezberdinetan. Bestak beste, ondorengoak azpimarratuko dira: ikuspegi kartografikoak, migrazio-mugimenduak, hiribilduen eta merkatuen arteko erlazioa, elizako jaunen eta nobleen hiribilduak, “lur berriak” eta “zentro txikiak”, azken horiek Nafarroan oinarritua.

Aldi berean, ikerlari berriek eta antzeko gaiaren inguruan doktorego-tesia garatzen ari diren doktoregai gazteek beren ikerlanen emaitzak aurkeztu ahal izango dituzte uztailaren 17an eta 18an arratsaldez egingo diren bi saiotan.

Astea ostiralean, uztailaren 19an, amaituko da, hiriak eskatuta egingo den jarduerarekin, Lizarrak izandako hiri-bilakaera herritarrengana hurbiltzeko, artxiboetan kontserbatzen den dokumentazio historikoa kontuan hartuta, bereziki, Udal Artxiboa. Jarduera horretaz arduratuko dira Lizarrerriko Ikerketa Guneko ordezkariak eta Muraria enpresako teknikariak.

Lizarrako Udalaz gain, edizio honetan honako hauek esku hartuko dute: “Lizarrako Donejakue Bideko Lagunak” Elkartea; Erdi Aroko Ikerlanen Espainiako Sozietatea; Lizarrerriko Ikerketa-Gunea; eta “la Caixa” Gizarte Ekintza, bertaratzeko beka-kopuru garrantzitsua jarriko baitu.

Astearen Batzorde Zientifikoa honako irakasle hauek osatzen dute: Eloísa Ramírez Vaquero, Nafarroako Unibertsitate Publikokoa; Julia Pavón Benito, Nafarroako Unibertsitatekoa; Pascual Martínez Sopena, Valladolideko Unibertsitatekoa, 2019ko edizioan koordinatzailea ere izango dena; Véronique Lamazou-Duplan, Université de Pau et des Pays de l’Adour Unibertsitatekoa; Juan José Larrea Conde, Euskal Herriko Unibertsitatekoa; eta Ana Rodríguez, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusikoa.