Aralarko Aingerua Nafarroako Jauregian izan da
Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek irudia jaso du, atarian
Asteartea, 2019ko Apirilaren 30a

Aralarko San Migel Nafarroako Jauregiaren barruan

Aralarko San Migelen irudia etorri da bisitan gaur goizean Nafarroako Jauregira, aste honetan Foru Komunitateko erakundeetan eta beste entitate batzuetan egiten ari den ibilbidearen barruan.

Irudia 11:00tan iritsi da Foru Jauregiko ate nagusira, San Nikolas elizako apaiz Cesar Magañaren eskuetan, Aralarko santutegiko kapilau Mikel Garciandia lagun zuela.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek jaso du atarian, eta han ziren, halaber, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi; Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo eta Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Domínguez, ehun pertsona ingurukin batera, Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta Tinbalen Bandak interpretatutako Nafarroako Ereserkia entzunez.

Irudia jaso ondoren, Jauregiko kaperara joan dira, non San Nikolas elizako apaiz Cesar Magañak Eukaristia eman du. Ospakizuna amaitu ondoren, irudiari agur esan zaio Nafarroako Jauregiko ate nagusian, berriro Nafarroako Ereserkia entzuten ari ziren bitartean.

Musikari dagokionez, Iruñeko Katedraleko Musika Kaperako ganbera-abesbatzak parte hartu du, Aurelio Sagasetak zuzenduta, Julián Ayesa organo-jolearekin.

Musika-egitarauan, ondorengo piezak jo dira besteak beste: Alme Pater mezako Kyrie eleison, autore ezezaguna duen Sancte Michael, W.A. Mozarten Alleluia, D.Zipoliren Celesti urbs; Euskarazko Mezan abesten diren Kanta dezagun eta Gure Aita herri-abestiak; C. Cascioliniren Panis Angelicus, García Salazarren Regina Caeli, eta P. Aldave eta A.Sagasetaren Mikel, Mikel Guri aeta Agur Mikel Aingeru kopla herrikoiak.