Descárgate la app
NKGIk Nafarroako ikastetxeetan naturan jarduerak egiteko heziketa eta kirol proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak deitu ditu
2019ko apirilaren 23a
NKGIk Nafarroako ikastetxeetan naturan jarduerak egiteko heziketa eta kirol proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak deitu ditu
Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak Nafarroako enpresei dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu du, ikastetxeei zuzenduta naturan jarduerak egiteko heziketa eta kirol proiektuak gauza ditzaten. 2018-2019 ikasturtean eskainitako proiektuen garapena, kontrol eta antolaketak eragindako defizita ordaintzea izango du xede deialdiak eta horretarako 90.000 euro bideratu dira.
Interesa duten enpresek bihartik maiatzaren 8a bitartean egin dezakete laguntzaren eskaera.
Deialdi honen xede dira naturan jarduera fisikoak eta kirol jarduerak egitea, betiere ingurumenean eragin txikia dutenak, horrela natura zaintzen lagunduz. Ekintzak batetik, gaitasun fisikoak eta mugimendukoak hobetzeko helburua izango dute, eta bestetik balio batzuk ere sustatuko dira, hala nola laguartekotasuna, norbere mugak gainditzea edo genero berdintasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismo aktibo eta kulturaleko enpresak, egun kirol zerbitzuak ematen badituzte. Deialdi honetatik kanpo geldituko dira Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko beste deialdi zehatzago batzuen helburu diren heziketa eta kirol proiektuak. Orobat, aurrekontuan inolako diru-sarrerarik aurreikusten ez dutenak.
Diruz lagungarriak izanen dira heziketa eta kirol proiektuari dagozkien gastuak: kirol jarduerak eta jarduera osgarri eta alternatiboen kostua; parte-hartzaileen ostatua eta mantenua (ikasleak eta irakasleak); ostatu lekutik jardueren lekura eta alderantziz egiten diren joan-etorriak; zeharkako gastuak, proiektuan sartutako jarduerak egitearen ondorioz sortuak, jarduera horiek garatzeko aldian: argia, ura, berokuntza etab.
Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira derrigorrean Nafarroako Gobernuko Izapideen Katalogoko fitxaren bitartez.