2019ko apirilaren 23a

NKGIk eta Baztango Udalak hitzarmena sinatu dute Mugairiko frontoian lanak egiteko

Lanek 17.000 euroko aurrekontua dute eta kanpoko zein barneko paretak garbitu eta margotu, eta zuloak zein pitzadurak berdinduko dira
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak (NKGI) eta Baztango Bailara eta Unibertsitateko Udalak hitzarmena sinatu dute Mugairiko frontoian berritze lanak egiteko.


Kanpoko zein barneko paretak presiopeko urarekin garbituko dira, dauden zuloak eta pitzadurak berdindu eta luzituko dira, frontisa, ezkerreko horma eta errebotea zein txapak eta zenbakiak margotuko dira, eta gauza bera egingo da kanpoko parametroekin. Horretarako, aurrekontua 17.182 eurokoa izango da.


Hitzarmenaren klausuletan jasotakoaren arabera, jarduera horien helburua da instalazioaren narriadurak zuzentzea, sortutako helbururako (kirola praktikatzea) erabiltzen jarraitu ahal izateko, bizitza baliagarria luzatuaz eta egoera egokia bermatuaz. Lan horiek instalazioaren egitura orokorrean eraginik ez badute ere, baldintzak funtsean hobetzen dira. 


Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren helburuetariko batzuk dira kirola praktikatzea bultzatzea eta Foru Komunitatearen eremuan, praktika hori gauzatu ahal izateko espazioetan, kirol-jarduerak egitea erraztea. 


Erabilera anitzeko instalazioa 


Estalitako pilotaleku hau, dituen ezaugarriak medio, udalerrian tresna-jolasa egiteko aukera ematen duen gutxienetariko bat da. Instalazio hau du egun Mugairiko herriak kirola praktikatzeko eta, bertan, antolatzen dira kirol-txapelketa ezberdinak, pilota-modalitateak, eskubaloia, saskibaloia eta areto-futbola. 


Halaber, jarduera kulturalak, sozialak eta abar antolatzeko erabiltzen da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek instalazio horretan egiten dituzte gorputz-hezkuntzako klaseak. 


Aurrean adierazitakoaz gain, jolaserako eta aisiarako funtzioak betetzen ditu, bereziki 3 urtetik beherakoentzat  eta 3 eta 11 urte arteko ikasleentzat, jolaserako eta bizikidetzarako aukera emanaz.