Muskilda Osteritz, Eskubide Sozialetako Departamentuaren kabineteko buru berria izendatu dute

Txema Mauleon ordezkatuko du, honek 2015eko abuztuan bere gain hartutako eginkizunetan
2019ko apirilaren 16a
Muskilda Osteritz Gallastegi.
camera_alt Muskilda Osteritz Gallastegi.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Muskilda Osteritz Gallastegi Eskubide Sozialetako Departamentuko kabinete buru berria izendatu dute. Txema Mauleon ordezkatuko du, honek 2015eko abuztuan 2015-19 legealdia) bere gain hartutako eginkizunetan. Mauleonek oraingo kargua utziko du hala eskatuta, Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko.

1972. urtean Caracasen (Venezuela) jaioa, Muskida Osteritz Iruñean bizi da. Ekonomian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1994), eta bertan, Ekonomia Publikoari buruzko doktoretza ikastaroak ere egin zituen (1994-1996).

Bere lan-ibilbideari dagokionez, NUPn lan egin du, ekintza eta gizarte talde ezberdinei buruzko ikerlan eta aholkularitza teknikoko proiektuen ekonomia atalean aholkulari eta arduradun (1995-1997); FEDER ekintzen ebaluazio proiektuen kontulari eta administrari (1996-1997); Nafarroako lan merkatuaren azterketari buruzko proiektu ezberdinen laguntzaile teknikoa (1997-2000), eta Lan eta Formazio Jarraipenaren ebaluazio teknikari (1997-2003).

2005etik NUPko langile publikoa da eta administrari lan egiten du. 2015ean Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari izendatu zuten.

Gainera, kabineteko buru berria lan-merkatu eta prestakuntza arloko zenbait argitalpenen egilekidea izan zen.