Ingurumen atalak eta Sare Elektrikoak arrano beltza aztertu eta babesteko lankidetza hitzarmena sinatu dute
Helburuak, linea elektrikoen aurka talkak murriztea eta biodibertsitatearen babesa zein zaintzea bermatzea dira
Ostirala, 2019ko Apirilaren 12a
Eva García Balaguer eta Antonio González Urquijo.

 

Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eta Espainiako Sare Elektrikoak (REE), arrano beltza Nafarroan ikertzen eta babesten jarraitzeko lankidetza hitzarmen berria sinatu dute. Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari orokor Eva García Balaguerrek, eta Espainiako Sare Elektrikoko iparraldeko lurralde-ordezkari, Antonio González Urquijok, gaur goizean Departamentuan egindako sinadura ekitaldian parte hartu dute.