2019ko apirilaren 9a

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak kirol arloan boluntariotza jarduerak egiteko 6.000 euroko diru-laguntzak iragarri ditu

Arlo horretako proiektu batean gorputz eta kirol ekintzak antolatzen dituzten entitateek maiatzaren 24a arte eskaerak egin ditzakete

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez,  kirol arloan 2019ko urtarrilaren 1etik urriaren 30a arte, boluntariotza jarduerak egiteko 6.000  diru- laguntzak emanen ditu.  Jarduerak honakoak izan daitezke: jolas aisialdikoak, lehiakorrak edo prestakuntzakoak, eta hauen artean, lehentasuna izanen dute gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen dutenek.

Nafarroako Foru Erkidegoaren Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribatuta dauden boluntariotza-entitateek eta boluntariotza programak dituzten entitateek bihartik aurrera eskaera egin dezakete, maiatzaren 24ra arte. Horretarako, zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekin zergak egunean eduki behar dituzte.

Diru-laguntza horien bidez, Nafarroako Gobernuak xede hauek bete nahi ditu: partaidetza soziala eta jarduera fisikoa eta bizitza-estilo osasungarria bultzatzen dituzten jarduera fisikoak, aisialdi-olgetakoak edo kirol-jarduerak sustatzea; kirol- jarduera fisikoen antolakuntzan boluntarioen partaidetza sustatzea; herriko sektore guztietan jarduera fisikoak- kirola praktikatzea erraztea; kirolaren berezko balioak sustatzea, hala nola esfortzu pertsonala, talde-lana, kooperazioa, solidaritatea, tolerantzia, aurkariarekiko errespetua eta joko garbia eta genero-berdintasuna jarduera fisikoaren- kirolaren bitartez, edo genero-ikuspegiarekin bestelako jarduerak proposatzea.

Deialdiaren oinarrien arabera, diru-laguntza emango da soilik jardueraren izaerari erantzuten dioten gastuak estaltzeko, bereziki: boluntarioentzat material suntsikorra, prestakuntzarako gastuak, aseguruak, eta, orokorrean, proiektuaren garapenerako ezinbestekoa den beste edozein gastu.

Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez Nafarroako Gobernuaren Izapideetarako on-line Katalogoan.