Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak kirol arloan boluntariotza jarduerak egiteko 6.000 euroko diru-laguntzak iragarri ditu
Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez, kirol arloan 2019ko urtarrilaren 1etik urriaren 30a arte, boluntariotza jarduerak egiteko 6.000 diru- laguntzak emanen ditu. Jarduerak honakoak izan daitezke: jolas aisialdikoak, lehiakorrak edo prestakuntzakoak, eta hauen artean, lehentasuna izanen dute gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen dutenek.
Nafarroako Foru Erkidegoaren Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribatuta dauden boluntariotza-entitateek eta boluntariotza programak dituzten entitateek bihartik aurrera eskaera egin dezakete, maiatzaren 24ra arte. Horretarako, zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekin zergak egunean eduki behar dituzte.
Diru-laguntza horien bidez, Nafarroako Gobernuak xede hauek bete nahi ditu: partaidetza soziala eta jarduera fisikoa eta bizitza-estilo osasungarria bultzatzen dituzten jarduera fisikoak, aisialdi-olgetakoak edo kirol-jarduerak sustatzea; kirol- jarduera fisikoen antolakuntzan boluntarioen partaidetza sustatzea; herriko sektore guztietan jarduera fisikoak- kirola praktikatzea erraztea; kirolaren berezko balioak sustatzea, hala nola esfortzu pertsonala, talde-lana, kooperazioa, solidaritatea, tolerantzia, aurkariarekiko errespetua eta joko garbia eta genero-berdintasuna jarduera fisikoaren- kirolaren bitartez, edo genero-ikuspegiarekin bestelako jarduerak proposatzea.
Deialdiaren oinarrien arabera, diru-laguntza emango da soilik jardueraren izaerari erantzuten dioten gastuak estaltzeko, bereziki: boluntarioentzat material suntsikorra, prestakuntzarako gastuak, aseguruak, eta, orokorrean, proiektuaren garapenerako ezinbestekoa den beste edozein gastu.
Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez Nafarroako Gobernuaren Izapideetarako on-line Katalogoan.
true