Ceniferrek dagoeneko 11 ikastaro berri eskaintzen ditu autokontsumoa eta beste energia berriztagarri batzuk garatzeko errege-dekretuari erantzuteko
Nafar Lansarek zentro honen estrategiak azaldu ditu ostiral honetan, Zaragozan egin den estatuko enplegu-sistemaren praktika onen jardunaldi batean
Astelehena, 2019ko Apirilaren 8a
 Cenifer instalazioen kanpoko aldeetako bat.

Nafar Lansarek, Imarkoainen kokatuta dagoen bere Cenifer zentroan, Foru Komunitateko eta Espainiako energia berriztagarri eta energia-eraginkortasun sektoreko beharrei erantzuteko, 11 prestakuntza-espezialitate berri sustatu ditu.

Espezialitate horietako gehienak autokontsumo elektrikoa garatzeko errege-dekretuaren arabera diseinatu ziren. Errege-dekretu hori pasa den ostiralean onartu zuen Ministroen Kontseiluak. Legeria berri honi esker, profil profesional berriak eta lanbide berriak agertuko dira; besteak beste, autokontsumoko instalazioetan adituak, autokontsumoko instalazioak muntatzen eta mantentzen adituak, biltegiratze-sistemetan eta baterietan adituak, kudeaketa energetikoan adituak, eta kudeaketa energetikoko proiektuak antolatzen adituak.

Energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren eremuko prestakuntzan erreferentzia nazionala den zentro honek sustatutako 11 espezialitate berrien artean hauek nabarmendu behar dira: sorkuntza banatua eta autokontsumoa, sare adimendunak, elektrizitatearen biltegiratzea, eskariaren kudeaketa, eraikinen energia-ziurtagiria, ibilgailu elektrikoa eta hura birkargatzeko puntuak, karbono-aztarna, ekonomia zirkularra eta bioeraikuntza.

2018an detektatu ziren, beharrak hautemateko eta haiei aurrea hartzeko analisi sektorial bati esker. Une honetan, 11 espezialitate horiek programatzen ari dira, bai Imarkoainen, bai beste autonomia-erkidego batzuetako zentro espezializatuekin elkarlanean.

Ceniferrek 60 ikastaro programatu ditu urte honetarako, bai energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan espezializatutakoak, bai zeharkako beharretan espezializatutakoak, oso teknikoak (diseinu industriala, hizkuntzak, lean, automatizazioa, domotika, etab.). Enplegurako prestakuntza-ikastaroak dira, bai langileentzat, bai espezialitateetako prestatzaileentzat. Berrikuntza sustatzen du prestakuntzaren arloan, jardunaldiak antolatzen ditu (duela gutxi, bi egin ditu ibilgailu elektrikoari eta autokontsumoari buruz, CITIrekin elkarlanean), eta esperimentazioaren eta I+G-ren eremuan murgiltzen da, Hezkuntza Sailaren menpe dagoen eta Ceniferren instalazio berberak erabiltzen dituen energia berriztagarrien goi-mailako zentro integratuarekin eta beste eragile profesional eta zentro teknologiko batzuekin batera.

 Cenifer instalazioen barneko aldeetako bat.