Pedro Ardaiz, Nafarroako Fundazioko zuzendari kudeatzailea izendatua, gizarte- zerbitzu publikoak kudeatzeko

Abokatua da eta bere karrera profesionala nagusiki Administrazio Publikoan eta Zuzenbidean gauzatu du
2019ko apirilaren 4a
Pedro Ardaiz Labairu.
camera_alt Pedro Ardaiz Labairu.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Pedro Ardaiz Labairu, abokatua gizarte-zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.

Iruñean jaioa, 52 urte ditu eta Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1984-1989). Gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) zein Iruñeko Abokatuen Eskolak emandako Praktika Juridikoari buruzko ikastaro orokorra egin zuen, 1994-1995 urteen bitartean.

Bere karrera profesionala nagusiki Administrazio Publiko eta Zuzenbidearen eremuetan gauzatu du. Ardura handiko lanpostuak bete ditu, eta, horietan, unibertsitateko gobernu-organoei eta negoziazio kolektiboko gidariei aholkularitza teknikoa ematen die, lan-talde konplexuen kudeaketarekin, eta unibertsitate-titulu berriak ezartzea bezalako proiektuak abiaraztearekin.

2011tik, NUPeko Giza Baliabideetako zuzendari gisa dihardu, eta bere kudeaketaren barruan sartzen da, pertsonak hautatzetik eta kontratatzetik, erretiroa hartu arte, funtzionarioen bizitzako egoera administratiboak barne. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan ere lan egin zuen, Tolosan (1992-1997); abokatuen bulego pribatu batean (1995-2000), eta NUPen, Langileriaren Kudeaketako Ataleko buru (2002-2007) eta Ikasle Zerbitzuko zuzendari gisa (2007-2011).

Halaber, zuzendari kudeatzaile berri honek irakaskuntzaren arloan esperientzia du, NUPen ondorengo ikastaroak eman baitzituen: 2003 eta 2006an, “Langileriaren kudeaketa”; 2004 eta 2009an, “Titulazio berrien ezarpena NUPen”, eta 2012an, “Nafarroako Funtzio Publikoko Erregimen Juridikoa”.

Gehiago irakurri

Nafarroako Fundazioa gizarte-zerbitzuen kudeaketarako

Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak, gizarte-zerbitzu publikoen kudeaketarako irabazi-asmorik gabeko Nafarroako Fundazio Publikoa abian jarri du. Erakunde hau sortu aurretik, zerbitzu hauek, kontratazio publiko bidez hirugarrenei esleitu zitzaizkien.

Gizarte zerbitzuetako zentroei buruzko atalak dira (gizarteratzea eta laneratzea, haurrei eta nerabeei arreta ematea edo genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala ematea), baita haurrak eta nerabeak babesteko zentroak ere, eta eguneko zentroa, sortu berriko neurri judizialak betetzeko.

Fundazioak egiten dituen lanei dagokienez, nabarmentzekoak dira: zerbitzuen planifikazioa eta programazioa, bere menpean dauden zentro eta zerbitzuen kudeaketa, eta Jardueraren eraginkortasuna hobetzen duten erakundeekiko lankidetza.

Gainera, oinarrizko gizarte-zerbitzuen 15 gune biltzen dituzten Iruñeko, Lizarrako eta Tuterako eremuetako gizarte zerbitzuetako zentroen konturako prestazioak eskaintzen ditu.

Halaber, adingabeak babesgabetzeko egoerak balioesteko eta kudeatzeko prozesuak aurrera eramateaz arduratzen diren Behaketa eta Harrera Zentroak kudeatzeko ardura izanen du, eta, hala badagokio, gurasoen ahalari eragin diezaioketen babes-neurriak eta beharrezkoak direnak ere ezarriko ditu. Era berean, 7 urtetik beherako haurrei arreta ematen dieten larrialdiko harrera familien balorazio-programa kudeatuko du.

Fundazio publiko honen eraketa, 2018ko abenduaren 26ko Gobernuaren Bilkuran onartu zen, eta gero, Parlamentura lege-proiektua igorri zen, erakundea abian jartzeko behar zen kreditua handitzeko asmoz.