Pauso berri bat Nafarroako lehen sei Memoria Historikoaren Tokien behin betiko onarpenerako
Memoria Historikoaren Batzorde Teknikoak bere oniritzia eman dio lehen zerrendari eta Gobernuak jada lantzen ari dituen beste zazpi tokiak ezagutu ditu
Osteguna, 2019ko Apirilaren 4a
Memoria Historikoaren Batzordearen bilera.

Sartagudako Memoriaren Parkea, Otsoportilloko leizea, Olabeko hobia, Igari eta Bidankoze arteko errepidea, Erreniegako hobietako memoriala eta emakumearen errepresioaren memoriarako Azkoienen dagoen eskultura Nafarroako memoria Historikoaren toki bezala erregistroan Behin Betiko inskribatzeko Memoria Historikoaren Koordinazio Batzorde Teknikoak bere informea onartu du gaur goizean.