Ingurumen atalak, tokiko entitateentzako 340.000 euroko diru-laguntzak iragarri ditu, gune naturalen kudeaketa eta erabilera publiko iraunkorrarako

Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da
2019ko apirilaren 4a

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bidez, gune naturalen kudeaketa eta erabilera publiko iraunkorrarako tokiko entitateentzako 340.000 euroko diru-laguntzak iragarri ditu. Horrela adierazita agertzen da, gaur, osteguna, apirilak 4, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ingurumen eta Lurralde Antolaketako zuzendari nagusiaren bi ebazpenetan. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da.