III Wind Supply Meeting-ek salmenta aukera berriak aztertzeko haize sektoreko enpresa nafarrak eta indiarrak bildu ditu Iruñean

Uxue Barkos, Lehendakariak, Sanjay Verma enbaxaore indiarrari harrera egin dio, topaketa honetan parte hartuko duela probestuz
2019ko apirilaren 4a
Lehendakariaren bulegoan Indiako enbaxadoreari egindako harrera.
camera_alt Lehendakariaren bulegoan Indiako enbaxadoreari egindako harrera.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak aste honetan haize sektoreko enpresa nafarrek eta indiarrek dituzten negozio aukerak bultzatzen jarraitzeko topaketak antolatu ditu aste honetan. Nafarroako eta Indiako enpresen III Wind Supply Meetinga –aurreko biak 2017 eta 2018an egin ziren Indian- Bilbon eta Iruñean egin da eta ekintzen artean, elkarrizketak, erakundeetara eta nafarroako enpresei bisitak antolatu dira.

Topaketak atzo hasi ziren WindEurope Bilbao azokaren esparruan; hain zuzen ere, haize-sektoreko nazioarteko erreferenteetariko bat da, eta Indiako ordezkariek lehen bileran egin eta parte hartu zuten Nafarroako Gobernuak sektoreko enpresentzat antolatutako topaketan.

Gaur, indiarrak Iruñera joan dira, CEINen jarraitzen duten topaketetara; bertakoek bat egin dute Indiako enbaxadorearen bisita ofizialarekin. Indiako haize-sektoreak Nafarroara egin duen alderantzizko misioari bihar emango zaio amaiera, Nafarroako hainbat enpresaren instalazioak bisitatuta.

Topaketan parte hartzen duten enpresa nafarrak hauek dira: Comantur, Das Nano, Frenos Iruña, IED GreenPower, Industrias Laneko, Ingetean, Iruña Automoción, Jatorman, Leadernet, Nabrawind, SIG Servicios Integrados de Ingeniería, Sistemas Eléctricos Lowind, Tesicnor, Tetrace, TSF eta UL International GmbH. Indiatik, berriz, topaketetara honako hauek etorri dira: Suzlon energy, Enercon, General Electric eta ReNew Power Ventures

Enbaxadorearen bisita

Enpresa-topaketa honetan, Indiak Espainian duen enbaxadorea, Sanjay Verma, etorri da Iruñera.

Vermarekin batera izan da Enbaxadako Politika eta Merkataritzako idazkaria, Saravanan Balasubramanian. Vermari Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek harrera egin dio Nafarroako Jauregian, eta, bertan, bi lurraldeen arteko harreman instituzionalei eta komertzialei buruzko iritziak partekatu dituzte.

Jarraian, enbaxadorea Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalera, CENER zentrora, eta Automozio eta Mekatronikako Zentro Teknologikora, NAITECera, joan da. Nabarmentzekoa da sektore eolikoa nahiz automozioaren sektorea Nafarroako sektore estrategikoak direla, eta India horiek lehentasunezko merkatua da.

Enbaxadoreak, bisitari amaiera emateko, topaketa egingo du gaur arratsaldean CEIN zentroan III Wind Supply Meeting-ean parte hartzen duten enpresekin; halaber, Nafarroako Nazioarteko Plana osatzen duten erakundeekin bilduko da: Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Proiekziorako Zerbitzua, ICEX, Nafarroako Ganbera, CEN eta Enterprise Europe Network. Topaketan, Indiako ordezkariak Indiako negozio-aukeren inguruan arituko dira.

Merkatu estrategikoa Nafarroarentzat

Nafarroako Nazioarteko 2017-2020 Planean lehentasunezko merkatuak definituta daude Nafarroako S3-ko sektore estrategiko desberdinentzat. Energia berriztagarriei dagokienean, India lehentasunezko merkatutzat jotzen da, eta Nafarroako Gobernua sektorea nazioartekotzea bultzatzen ari da.

Honako hau da Nafarroako Gobernuak Nafarroako enpresak Indian nazioartekotzea sustatzeko 2 urtetan egin duen seigarren jarduera komertziala. 2016ko azaroan, Manu Ayerdik Chennai-n parte hartu zuen I Wind Supply Meeting-ean, sektore eolikoko Nafarroako enpresekin batera. Handik urte batera, 2017ko azaroan, Nafarroako Gobernuko ordezkariak Nafarroako 10 enpresaren ordezkaritzaren buru izan ziren World Food India azokan. 2018ko ekainean, berriz, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik Chennai-n (India) parte hartu zuen II Wind Supply Meeting-ean, sektore eolikoko Nafarroako eta Indiako enpresen artean, eta sektore eolikoko, nekazaritzako elikagaien sektoreko eta automozioko erakundeekin bildu zen Delhi Berrian. 2018ko irailean, Indiako Elikagai Prozesatuen Industriako ministroa, Harsimrat Kaur Badal, Nafarroan izan zen Nafarroako nekazaritza-sektorearekin sinergiak eta lankidetza-aukerak bilatzeko. Azkenik, baita ere, 2018ko irailean, Nafarroako automobilaren sektoreko 18 enpresak eta Indiako beste hainbestek alderantzizko misioa egin zuten Iruñean topaketekin.