Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza astean 400 ikasle ari dira parte hartzen
Kanpainak iraunkortasuna du ardatz, hiru arloetan, ingurumena, ekonomia eta gizartea
Osteguna, 2019ko Apirilaren 4a
Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza asteko kideak Hezkuntza Departamentuan. 

Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza asteko ekitaldietan 400 ikaslek, adin guztietakoak, hartu dute gaur egindako ekintzetan. Egitasmoak helburu du munduko pertsona guztientzako hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa, Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat eginez.

Martxako kideak Hezkuntza Departamentura hurbildu dira goizean eta bertan, Robeto Pérez Elorza, zuzendari orokorrak egin die harrera. Elorzak ongietorria eman die ikasleei eta bertan azaldu duenez "hezkuntza, giza eskubideak bultzatzeko eta gizarte inklusiboagoak, ingurumenarekiko eta gizartearekiko begirunetsuagoak eraikitzeko eta aldaketarako tresna indartsuena da". Horregatik, "klima aldaketaren aurkako borroka hezuntzak bere lanaren ardatzen artean barneratu behar du, nahitaez", gehitu du. 

Hezkuntzako zuzendari orokorrak harerra egin ostean, ikasleak Zaldi Zurira gerturatu dira. Han Eva García Balaguer, Ingurumen eta Lurralde Antolaketako zuzendari orokorrak egin die harrera. Bertan, "aldaketa klimatikoaren eraginen aurrean egungo garapen ereduak ez duela etorkizunik ohartu gara. Gure habitatarekin errespetagarriagoa den eredu baterantz jo behar dugu. Horretan datza iraunkortasuna. Baliabideak erabiltzeko kultura aldatu behar dugu". Gainera, zehaztu duenez, "erabili eta botatzea xahuketa da: gizatiarra, ekonomikoa eta ingurumenekoa" eta hezkuntza komunitateari osotasunean zein ekimenaren parte hartzaileei, bereziki, egindako lana eskertu die, "ekintza txikiek eragin baititzakete aldaketa handiak". 

Garapen Iraunkorraren helburuak

Bi Departamentuek Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza asteako kideek egindako eskaerak aintzak hartu dituzte, hala nola: ingurumenaren iraunkortasunaren hezkuntza eskolako curriculum-etan sartzea, ingurumenaren gaian hezkuntza komunitatea heztea, edo ingurumenaren iraunkortasuna, iraunkortasun sozaialarekin duen zerikusia ulertzea. 

 

Roberto Pérez, Hezkuntzako zuzendari orokorra ikasleei zuzendu da.