Nafarroako Gobernuak gaurko bere saioan onartutako beste gai batzuk

Nafarroako Gobernuak gaurko bere saioan onartutako beste gai batzuk

Sunbillan heziketa-hornikuntzarako eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa. Tafallan jabetzaren erregistratzaile baten izendapena  

2019/03/20

Sunbillan heziketa-hornikuntzarako eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bere saioan, Sunbillako Udal-Planeko Eskola berria-Sistema Orokorra-ren betetzeak eragindako eskubideen eta ondasunen okupazioa, beharrezko desjabetzerako, presakoa dela deklaratzen duen akordio bat onartu egin du.

Aipaturiko udal-planeatzeak aurrez ikusten du Sistema Orokorreko-Eskola Berriaren izaerarekin heziketa-hornikuntzara zuzendutako 2.532 m2-eko lurre-azala, hiri finkatutako lurraldean. Haiek guztiak gaur egun titulartasun pribatukoak dira. Udal-planeatzeak ekintza hori desjabetze sistemaren bidez gauzatuko dela ezartzen du.

Tafallan jabetzaren erregistratzaile baten izendapena

Nafarroako Gobernuak, gaurko bere saioan, Raquel Ortiz de Pinedo Fernández anderea Tafallako jabetzaren erregistratzaile bezala izendatzen duen foru-dekretua onartu du.