Udal kudeaketako haur eskolak finantzatzeko 7,7 milioi euroko gastua onartu du Gobernuak

Udal kudeaketako haur eskolak finantzatzeko 7,7 milioi euroko gastua onartu du Gobernuak

Ekarpena foru Exekutiboa eta herrietako udaletxeen arteko hitzarmen bidez egingo da

2019/03/20
Udal kudeaketako haur eskolak finantzatzeko 7,7 milioi euroko gastua onartu du Gobernuak
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du zeinaren bidez udal kudeaketa duten haur eskolak finantzatzeko 7.785.892,07 euroko gastua onartzen den, iazko datuekin alderatuz 673.967,48 euro igo da kopurua.

Abuztuaren 27ko, 79/2012 Foru Aginduak zehazten ditu udal titulartasuna duten Haur Hezkuntzako lehendabiziko zikloa eskaintzen duten ikastetxeen finantziazioa Hezkuntza Departamentua eta toki entitateen artean sinatutako hitzarmenen bidez gauzatzeko ezaugarriak. Horri jarraiki, aurten 73 hitzarmen sinatuko dira, iaz baino bat gehiago, Jauntsaratseko udalak Basaburuako haur eskola sortuko baitu.

Gaur onartutako akordioak jasotzen duen moduan Hezkuntza Departamentuak bi epeetan transferituko ditu kopuruak: lehendabizikoan %80a ordainduko da, eta bigarrengoan %20a. Lehendabiziko ordainketa martxoa amaitu aurretik egitea aurreikusi da.

Toki entitateekin egingo diren 73 hitzarmenen baitan 87 haur eskola daude. Hala, Iruñeko udalak iaz Exekutiboaren eta udalaren arteko hitzarmenaren baitan ez zeuden 0-3 urte bitarteko Mendillorri eta Goizeder eskolen sorrera formalizatu du.