Administrazio publikoen Montepioetako klase pasiboen pentsioak % 1,6 igoko dira

Administrazio publikoen Montepioetako klase pasiboen pentsioak % 1,6 igoko dira

Montepioetako alarguntzako eta zurztasuneko pentsio minimoa 12.600 euro/urtekoa izango da, pasadan urtearekiko % 22,3 igo ostean

2019/03/20

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran ontzat eman du María José Beaumontek Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia Saileko kontseilariak egindako proposamena, Nafarroako Administrazio Publikoen Montepíoetako klase pasiboen pentsioa % 1,6 igotzea, alegia. Erabaki horrek ondorioak izango ditu 2019ko urtarrilaren 1etik eta eguneratzeko eskubidea barne hartzen du. 37.231,74 euro/urtetik gorako pentsioak kanpo geratuko dira, 2019rako zehaztutako gehienezko kopurua gainditzeagatik.

2018an balioa handiagotu zaien pentsioen kasuan, 2018an jasotako pentsioaren eta 2017ko abendutik 2018ko azarora bitartean hilabete bakoitzeko Kontsumoko Prezioen Indizearen urtetik urterako portzentaje-aldaketaren batez besteko balio igoeraren (% 1,7) arteko aldea jasoko dute. Kanpo geratzen dira pasadan urtean 36.645 euro/urtetik gorako pentsioa jaso zutenak.

Bestalde, alarguntzako eta zurztasuneko gutxieneko pentsioak 12.600 euro/urtekoak izango dira, azken urtearekiko % 22,3 igo ondoren, lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbateko berriak zehaztutakoaren baliokidea dena. Aurrekontuei buruzko 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretiazko araudiaren arabera emandako zurztasuneko pentsioak kanpo geratzen dira, onuradunen ezgaitasuna aitortzen dutenak salbu.

Indarreko araudiaren arabera, 2019rako erretiratzeko pentsio minimoa (eguneratzeko eskubidearekin) 15.103 euro/urtekoa izango da, pasadan urtearekiko % 1,7 igo ostean.