Gobernuak 25 zerbitzu eta prestazio bermatu berri dituen Gizarte Zerbitzuen Zorroa onartu du

Gobernuak 25 zerbitzu eta prestazio bermatu berri dituen Gizarte Zerbitzuen Zorroa onartu du

278 milioiko aurrekontua du, 2015ekoa baino % 55,2 handiagoa

2019/03/20
El Gobierno aprueba la Cartera de Servicios Sociales, con 25 nuevos servicios y prestaciones garantizadas

El Gobierno ha aprobado definitivamente, en su sesión de hoy, la modificación del decreto foral que regula la Cartera de Servicios Sociales con un presupuesto para su desarrollo de 278 millones, un 55,2% más que en 2015.

Gobernuak behin-betiko onartu du gaurko bileran Gizarte Zerbitzuen Zorroa arautzen duen foru dekretuaren aldaketa eta 278 milioiko aurrekontua esleitu dio, 2015ekoa baino % 55,2 handiagoa.

Dekretu berriak 21 nuevos zerbitzu edo prestazio berri bildu ditu (12, bermatuak, eta 9, bermatu gabekoak), bermatutzat jo ditu lehen bermatu gabe zeuden beste 13, zerbitzu horietako 27tarako sarbide irizpideak aldatu ditu erabiltzaileen beharretara egokituz, zerbitzu horietako 42tan emandako arretaren intentsitatea aldatu du zenbait eremutan, eta emateko epea murriztu du zerbitzu horietako 9tan. Gizarte Zerbitzuen Zorroan bermaturiko prestazioei aurre egiteko aurrekontua 278 milioi eurokoa da, hots, 2015ean ezarritako 179, 2 milioiko hasierako aurrekontua baino % 55,2 handiagoa.

2008ko foru dekretu baten bidez araututako Gizarte Zerbitzuen Zorroaren aldaketak berealdiko jauzi kualitatiboa ekarri du laguntza behar duten pertsonek laguntza hori jasotzeko eskubideen aitorpenari dagokionez, eta hamarkada baten buruan, egokitzat jo da arauaren indarraldian izandako aldaketetara moldatzea. Sartutako zerbitzu berriek, zenbait zerbitzutarako sarbide-baldintzetan egindako aldaketek eta zerbitzu batzuk bermatu izanak arreta indartu eta eskubideak handitu ditu lehen mailako arretan, mendekotasunean, desgaitasunean, gaixotasun mentalean, gizarte inklusioan, adingabeen arloan eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko esparruan.

Zerbitzu bermatuak

Katalogo berriak bermatutzat jo ditu lehen bermatu gabe zeuden zerbitzu batzuk, herritarren eskubideak indartuz: familia-orientazio eta bitartekaritzarako zerbitzuak, familien topagunea eta adingabeen eguneko zentroa, adingabeak artatzeko esparruan; telelaguntza zerbitzua, adinekoen, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren esparruetan, edota etxebizitza baliabideak (tutoretzapeko nahiz gainbegiratutako etxebizitzak, egoitza-etxea) eta eguneko zentroa gaixotasun mentala duten pertsonentzat.

Gainera, bermatutako prestazio eta zerbitzu berriak sartu dira, bereziki mendekotasunaren eta gizarte inklusioaren arloetan edota genero-indarkeriaren biktimak eta adingabeak babesteko esparruan. Honako hauek nabarmen daitezke: laguntzarako produktuen zerbitzu unibertsala (orientazioa eta aholkularitza; bizimodu independentearen bulegoa (desgaitasuna zein mendekotasuna duten pertsonentzat); autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoerak prebenitzeko zerbitzuak; desgaitasuna duten pertsonendako familia-bitartekaritzarako zerbitzua; egoitza zentro batean sartu eta baliabide ekonomikorik ez duten pertsonendako (adinekoak eta desgaitasuna edo gaixotasun mentala dutenak) erabilera askeko laguntza ekonomikoa, oinarrizko gastuak estaltzeko aukera izan dezaten; gaixotasun mentala duten pertsonak familian nahiz gizartean txertatzeko laguntza. Adingabeen arloan, egoitza-harrera espezializatuko zerbitzua gaineratu da, baita egoitza-harreran dauden adingabeei zuzenduriko asteburu eta oporretako familia giroko harrera zerbitzua eta babesgabetasun egoeran dauden ama nerabeendako laguntza zerbitzua ere. Gainera familia-harrera mota guztietako laguntzak arautu dira, larrialdiko familiak eta familia zabalak barne hartuta. Genero indarkeriaren biktimak artatzeko esparruan, salerosketaren biktimendako harrera zerbitzua, atzerritartasunari buruzko arreta eta aholkularitza zerbitzuak eta gizarte inklusio eta babesaren arloko kultura arteko bitartekaritza komunitarioko zerbitzuak gaineratu dira.

Orain arte bildu gabe zeuden beste bederatzi prestazio ere Zorroan sartuta gelditu dira, baina Administrazioaren bermerik gabe. Laguntza maila desberdinak dituzten etxebizitzarako zerbitzu eta prestazioak dira, nagusiki, desgaitasuna duten pertsonen bizimodu independentea errazteko, desgaitasuna duten pertsonen laguntza pertsonala ahalbidetzeko, eta oinarrizko beharrak betetzeko mugapenak izan baina mendekotasunaren aitorpen ofiziala ez duten pertsonendako etxez etxeko arreta bermatzeko, artaturiko pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta ohiko giroan mantentzeko aukera luzatzeko xedez.

Horrekin batera, prestazioetarako eskubidea bermatu da, ez soilik mendekotasunaren maila edo desgaitasunaren aitorpenaren arabera, baita aurkezturiko beharraren arabera ere. Gaixotasun mentala duten pertsonendako zerbitzuen kasuan, desgaitasuna edo mendekotasuna izateko betebeharra kendu da eta horietarako sarbidea dagozkien txostenen bitartez bideratuko da. Gauza bera gertatu da egoitza psikogeriatrikoetarako sarbidearen kasuan. Halaber, telelaguntza zerbitzua (lehengo larrialdiko telefono zerbitzua) modu unibertsalean emanen dela bermatu da, beharren arabera. 65 urteko mugapena kendu da zenbait zerbitzuz baliatu ahal izateko (desgaitasunean eta gaixotasun mentalean), eta beharren balorazioa izanen da pertsona bakoitzarendako baliabide egokia zehazteko argudioa. Zenbait zerbitzutan, esku-hartzeen intentsitatea areagotu da; batez ere, familiei laguntzeko esparruetan ezarritako maiztasunaren igoeraren harira.

Foru dekretuaren aldaketak bere horretan mantendu du esparru espezifikoen araberako fitxen egitura, baina eduki bertsuak zituztenak batu dira. Horien argitalpenean, herritarrei zerbitzuei buruzko kontsulta erraztuko dien laburpen sinoptikoa sartuko da.

Azkenik, foru dekretua berriak zenbait esamolde egokitu ditu; adibidez, minusbaliotasunaren ordez, desgaitasuna hitza erabiltzen du, desgaitasuna duten pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak egindako gomendioei jarraiki; baita adingabeak artatzeko esparruari dagozkionak ere, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzeko 26/2015 Legean ezarritakora egokituz.

Herritarren parte-hartzea

Dekretu hau lantzeko prozesuak herritarren parte-hartze zabala izan du, eta bildutako 239 ekarpenetatik, behin-betiko testuak % 44 bildu du. Erakusketa publikoarekin batera, bilerak eta aurkezpenak antolatu dira gizarte zerbitzuen arloko eragileekin (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa), hirugarren sektoreko entitateekin (CERMIN, Gizarte Bazterkeriaren aurka Borrokatzeko Sarea, LARES, Adinekoen klubak eta elkarteak, haurren babesaren arloko entitateak) eta herritarren ordezkapen organoekin (desgaitasunaren, adinekoen eta haurren kontseilu sektorialak eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua.

Kalkuluen arabera, egungo dekretuan egindako aldaketek 888.193 euroko eragina izanen dute 2019rako aurrekontuaren gainean. Igoera horrekin batera, bermatu gabeko zerbitzuetan egin ohi zen gastua indartu da. Hartara, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren bitartez herritarrei bideratuko zaizkien zerbitzuek 278 milioi eurotik gorako guztizko inbertsioa suposatuko dute (2019rako).