Korrika 2019ko antolatzaileak hartu ditu Barkos Lehendakariak

Korrika 2019ko antolatzaileak hartu ditu Barkos Lehendakariak

Garesen hasiko da datorren apirilaren 4an

2019/03/20
Ezkerretik eskuinera, AEK-ko koordinatzaile nagusi Mertxe Mujika, Barkos Lehendakaria eta 2019 Korrikako arduradun Asier Arrondo.

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria eta Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, gaur goizean 21. Korrikako arduradunei harrera egin diete. Korrika, euskararen aldeko ekimena, datorren apirilaren 4an abiatuko da Garesetik.

Lehendakariak, aurtengo edizioko proposamena, “Klika”, ezagutzeko aukera izan du. Korrika, Garesen hasiko da apirilaren 4an, eta hiru egunetan zehar Nafarroako hegoaldean ibili ondoren, apirilaren 6an iritsiko da Iruñera. Ekimenak, 10 egunetan, osotara, 2.000 kilometro baino gehiago eginen ditu.