(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxiboak gordailuan jaso du Iruñeko Santa Zezilia Kontzertu Elkartearen funtsa osteguna, 2019.eko martxoak 14


Duela 140 urte sorturiko orkestra hau bide da Estatuan jardunean diharduen zaharrena


Pablo Sarasatesi egindako omenaldiaren argazkia ( irudia handitu )

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak gordailuan jaso du, duela 140 urte sortu eta Estatuan jardunean diharduen orkestrarik zaharrena bide den Iruñeko Santa Zezilia Kontzertu Elkartearen funts dokumentala. Horren tratamendua bukatu bezain laster, Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboko ondare dokumentalari gehitu eta musikazaleen nahiz horren ikerketan interesatuta dauden pertsona guztien eskura jarriko da.

Artxiboen eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuko zuzendari Joaquim Llansó Sanjuanek eta Elkarteko lehendakari Mª Jesús Artáiz Zabalzak ezagutzera eman dute gaur hitzarmenaren edukia.

Zenbait arrazoi tarteko, Santa Zezilia Kontzertu Elkartearen funtsa hiru artxibotan gordeta kontserbatu da gaurdaino: zati bat Huarte Solchaga familiak egindako dohaintzaren barnean iritsi da Nafarroako Artxibora; orkestrako ezinbesteko kidea izan zen Alberto Huarteren 1910eko hamarkadako dokumentazioarekin batera, zehazkiago esanda. Legatu hau identifikatu eta antolatzeko fasean dago artxiboaren barnean.

Bestalde, jatorrizko funtsaren zati handi bat, partituren artxiboa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eskuratu zuen 2016an. Egun, Nafarroako Artxiboa orkestrarekin batera lan egiten ari da partitura historikoen inbentarioa osatzeko proiektua gauzatu eta partitura horiek Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programan txertatzeko.

Azkenik, Elkartearen gordailuak Iruñeko orkestra munduaren ezagutu eta ikertzea ahalbidetuko duen ikuspegi orokorra ematen du. Hartara, gordailuan utzi dira Elkartearen aktak, kontu-liburuak, proiektuak, espedienteak eta kontabilitateko agiriak, baita jarduneko bazkideen erregistroa (musikariak), bazkide babesleena (dohaintza-emaileak), estatutuak eta arautegiak, memoriak (1933-1991), eskuko programak (1940-1991), musika artxiboaren inbentarioa eta partituren fotokopiak ere. Halaber, gordailuan sartu dira erretratuak, argazkiak, diapositibak eta negatiboak biltzen dituen irudi-bilduma (1904-1991), planoak, Julian Gaiarre kantu lehiaketak, beste erakunde batzuen oroimenezko argitalpenak, prentsa-dossierrak, agendak, liburu eta aldizkariak, dokumentu solteak eta inprimakiak.

Elkartearen zutoihala ere gordailuan utzi da.

Gordailurako hitzarmenean aurreikusitako akordioak

Gordailuari atxikitako agirien tratamendu teknikoari dagozkion artxibo barneko lanak bukaturik, dokumentazioa Elkartearen historia ezagutu nahi duten pertsona guztien eskura jarriko da, gordailurako hitzarmenean adostakoaren arabera:

- Nafarroako Artxiboak agirien zaintza eta babes egokia bermatuko du, eta horiek zabaltzeko ekimen guztietan, ondasunak Santa Zezilia Kontzertu Elkartearen funtsetik ateratakoak direla adieraziko du, egilea nor den ere zehaztuz, hala badagokio.

- Agiriak hamar urtez gordeko dira, eta denbora hori hamarna urteko epeen bitartez luzatzen ahalko da, baldin eta aldeetako batek sei hilabeteko aurrerapenaz kontrako borondaterik agertzen ez badu. Dohaintza egiteko aukera ere ireki da.

- Dokumentazioa behar den zehaztasunaz deskribatuko da, ikerketarako eskuragarria eta zabalkunderako erabilgarria izan dadin.

- Bi aldeek jarduketa-plana onartuko dute urtero, dokumentazio horren gainean egin beharreko lanak zehazteko.

- Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak gordailuan utzitako artxiboa digitalizatzeko proiektuari ekingo dio, eta horren ikerketan interesatuta dauden pertsonen eskura jarriko du Internet bidezko zein modu presentzialeko kontsulta publikoaren bitartez. Elkarteak ateratako irudien bereizmen handiko kopia digitala jasoko du.

- Bi entitateek lankidetzan jardungo dute, musika funtsen garrantzia aldarrikatu eta ezagutzera emateko Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bertan antolatu beharreko jardueretarako.


Fotografía del homenaje a Pablo Sarasate. ( irudia handitu )

Estatuan jardunean diharduen orkestrarik zaharrena

Iruñeko “Santa Zecilia” Kontzertu eta Elkar-Laguntza Elkartea deitzona 1879an eratu zen, eta ondorioz, egun Estatu osoan jardunean diharduen orkestrarik zaharrena da.

Taldearen sorreran, garrantzi handikoa izan zen Pablo Sarasatek Iruñean orkestra bat izatearen alde agertu zuen asmoa. 1883ko Arautegiaren arabera, “musikaren artea gorengo mailara jaso eta eritasunen kariaz bazkideen arteko laguntza bultzatzea” da Elkartearen helburu nagusia, betiere kontuan hartuz Elkarteko hirurogeita hamar “bazkide” horiek orkestrako instrumentistak baizik ez zirela.

Taldeko lehen zuzendaria izan zen Joaquín Maya, Iruñeko Musika Akademiako garai hartako zuzendaria, eta haren ondotik itzal handiko beste izen batzuk etorri ziren: Larregla, Saco del Valle eta Saint Saëns.

Orkestrak uztaileko festetako kontzertuetan jardun ohi zuen Sarasaterekin batera eta hirian antolatutako bestelako ekitaldi ofizial eta erlijiosoetan. 1908an, musikaria hil zenean, orkestra gainbeheran sartu zen, harik eta, 1932an, Musika Akademian irakasle zebilen Felipe Aramendiaren omenezko ekitaldiaren kariaz, berpizten hasi zen arte.

Geroztik, orkestra zuzendu zuten pertsona ospetsuen artean, Luis Morondo nabarmen daiteke, 1945etik 1960ra bitartean.

Ehun urtetik gorako erakunde bati dagozkion gorabeheren eraginez, kasu askotan gertaera politiko eta sozialen segidari loturik, Elkartearen gaurdainoko ibilbidean garrantzi handia izan dute Iruñeko Udalak, Nafarroako Diputazioak eta Nafarroako nahiz Iruñeko aurrezki kutxek, izan ere, 1970eko hamarkadaren hasieran, Elkartearen jarduera finantzatzea erabaki zuten, hileko kontzertuen antolaketa nahiz hiriko ekitaldi nagusietan zuen parte-hartzea sustatuz (San Zeziliaren eguna, San Ferminen bezpera nahiz Sarasateren omenezko Santu Guztien eguneko errespontsua).

2016an, Elkarteak zuen balio handiko partitura bilduma Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eskuratu zuen, baina Elkartearen esku gelditu zen Nafarroako Artxiboan gordailuan utzitako funts dokumentalari dagokion musikagintzaz besteko artxibo instituzionala.

La orquesta en activo más antigua de España

La denominada Sociedad de Conciertos y Socorros Mutuos “Santa Cecilia” de Pamplona fue fundada en 1879, por lo que es la más antigua de las agrupaciones orquestales existentes a día de hoy en España.

En su creación influyó el afán de Pablo Sarasate por contar con una orquesta en Pamplona. Su Reglamento de 1883 señalaba que “el objeto de esta sociedad es el de elevar el arte musical a la mayor altura posible, y el filantrópico de socorrerse los asociados mutuamente en sus enfermedades o con ocasión de ellas”, bien entendido que sus setenta “socios” eran exclusivamente los instrumentistas de la orquesta.

Su primer director fue Joaquín Maya, entonces director asimismo de la Academia de Música de Pamplona, al que sucedieron figuras de la talla de Larregla, Saco del Valle y Saint Saëns.

La orquesta intervenía en los conciertos de las fiestas de julio acompañando a Sarasate y también en cuantos actos oficiales o religiosos se celebrasen en la ciudad. A la muerte del músico en 1908, la orquesta entra en declive hasta su renacimiento en 1932, con motivo de un homenaje al profesor de la Academia de Música, Felipe Aramendía.

Personalidades sobresalientes dirigieron la orquesta, como Luis Morondo entre 1945 y 1960.

Sometida a los altibajos propios de una institución más que centenaria, en muchos casos vinculados a la sucesión de acontecimientos políticos y sociales, en la continuidad de la sociedad hasta nuestros días influyó notablemente la voluntad del Ayuntamiento de Pamplona, la Diputación de Navarra y las cajas de ahorros de Navarra y Municipal de Pamplona, definida fundamentalmente a comienzos de la década de 1970 en subvencionar su actividad con la celebración de conciertos mensuales y su participación en los actos más sobresalientes de la ciudad, entre los que destacan la festividad de Santa Cecilia, las vísperas de San Fermín o el responso a Sarasate el día de Todos los Santos.

En 2016, su valiosa colección de partituras pasa a integrarse en la Orquesta Sinfónica de Navarra, si bien la sociedad conserva en su poder su archivo institucional no propiamente musical, que constituye el fondo documental objeto de depósito en el Archivo de Navarra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa