(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak 1,5 milioi euro inguru inbertituko ditu 2019. urtean, drogen eta bestelako adikzioen kontsumoa prebenitzeko asteazkena, 2019.eko martxoak 6


Gobernuak gaur onartu du 2018-2023 denboraldirako estrategia arlo horretan, eta, berrikuntza moduan, teknologia berrien inguruko erronkak jorratzen dira


Osasun Departamentuak 1.410.102 euro inbertituko ditu 2019. urtean, drogen eta bestelako adikzioen kontsumoa prebenitzeko; modu horretan, 2015eko aurrekontuarekin alderatuta, zenbatekoa %62 gehitu da, Nafarroako Gobernuak goizean egin duen ohiko bilkuran onartutako Drogak eta bestelako adikzioak prebenitzeko III. Planean jasotzen den moduan.

Plan honen helburu orokorrak hauek dira: pertsonen osasuna sustatzea eta zaintzea, drogen kontsumoarekin eta adikzioak sor ditzaketen bestelako jarrerekin loturiko ondorio negatiboak eta kalteak murriztuaz eta ingurune osasungarriak sustatuaz; drogen kontsumoan arrisku-pertzepzioa gehitzea eta adin txikikoen kontsumoarekiko tolerantzia soziala gutxitzea; eta, azkenik, mendekotasun-sortzaileak izan daitezkeen kontsumoetan hasteko adina atzeratzea, besteak beste.

Plana 2018-2023 denboraldirako izango da, eta bertan, aurreko planetako esperientziak jasotzeaz gain, bereziki azpimarratzen dira problematikoak eta mendekotasun-sortzaileak izan daitezkeen bestelako kontsumoekiko edo drogekiko harremanetan ikusitako aldaketak; adibidez, tabakoaren, alkoholaren eta cannabisaren kasua adin txikikoengan. Halaber, nabarmentzen dira alkoholaren kontsumo intentsibo oldarkorragoak pertsona heldu eta gazteengan; alkoholaren gehiegizko kontsumoaren aurrean gizarteak eta familiak duten tolerantzia altua; teknologia berrien gehiegizko erabilera; edo jokoarekiko mendekotasuna hartzeko modu berrien eta goiztiarragoen garapena.

Prebentzioa

Planaren egitura honako hauek osatzen dute: 3 jarduera-eremu (Gobernantza, lidergoa eta koordinazioa; Osasunaren prebentzioa eta sustapena; eta ezagutzaren sozializazioa, prestakuntza eta ikerketa), 12 jarduera-ildo eta 60 ekintza orokor. Prebentzioari eta sustapenari dagokionean, kontsumoa adin guztietan eta adin goiztiarretatik hasita gertatzen denez, beharrezkotzat jotzen da bizitzako etapa guztietan zehar lan egitea, pertsonen hurbileko egituretan (udal-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak eta hezkuntza-zerbitzuak, erakunde sozial eta bestelako agenteekin batera), genero-ikuspegiaren arloan eta bereziki kontuan izanik talde zaurgarriak.

Arlo horretan hona hemen nabarmendu daitezkeen zenbait ekintza: ikastetxeetan, substantziarekin edo gabe mendekotasunak prebenitzeko proiektu berria eta Aniztasuna eta Kalteberatasuna Artatzeko Plan Estrategikoarekin integratzeko beste proiektu bat; familiekin prebentzio-proiektuak indartzea; tokiko proiektuak aisialdi seguru eta osasungarriaren sarean, estatuko planaren barnean; alkoholaren eta psikofarmakoen erabileraren detekzio goiztiarra eta esku-hartze laburra; alkoholari buruzko eta adin txikikoek jokora gerturatzeari buruzko legedia berriak bultzatzea, eta publizitatea erregulatzea estatuko planaren esparruan, droga-mendekotasunen egungo udal-planetako langileak egonkortzeko azterketa, Lehen Arretako Gizarte Zerbitzuen barnean; edo drogen kontsumoarengatik edo drogak edukitzeagatik zigortutako adin txikikoen Pase proiektua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa