(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak “Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa: Jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak” liburua aurkeztu dute astelehena, 2019.eko martxoak 4


2018ko martxoaren 2an Iruñean eginiko izen bereko jardunaldiko hitzaldietan oinarriturik, dagoeneko dohainik dago PDF nabigagarri formatuan, eta ekainetik aurrera paperean salduko da


jende

Ezkerretik eskuinera, Barkos Presidentea, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentea eta Aranburu kontseilaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak, 2018ko martxoaren 2an Iruñean eginiko izen bereko jardunaldiko hitzaldietan oinarrituriko “Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa: Jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak” liburua aurkeztu dute. Internetez dohainik irakurri ahal izateko dagoeneko PDF nabigagarrian argitaraturik dagoen lana, liburu formatuan jarriko da salgai ekainaren hasieran. 

Argitalpenaren aurkezpen ekitaldian Uxue Barkos Nafarroako presidentea egon da, eta liburuak, “Gobernu honek gardentasunarekin eta Hitzarmena Nafarroako herritar guztiei ezagutaraztearekin duen konpromisoa” gauzatzen duela esan du. Adierazi duenez, “2015-2019 bost urtekoan izandako eguneratze garrantzitsua, Legealdiko mugarrietako bat, Foru kutxei 640 milioi euroko aurrezkia ekarri diena, Hitzarmenak Nafarroako ekonomiarako dituen ondorio praktikoak azaltzeko aukera ere izan da Gobernu honentzat eta, baita Nafarroako herritarrei gure autogobernuko funtsezko tresna hau zer den eta zertan gauzatzen den ezagutarazteko bultzada ere”.

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidenteak ere, Hitzarmen Ekonomikoa aipatzean, “funtsezko gaia, gure foru erregimeneko garrantzitsuena” dela esan du, eta, gehitu duenez, “Nafarroan, bertze foru lurralde batzuetan bezala, herritarrek eskubide historiko horren aldeko iritzia dute. Eskubideari buruz asko hitz egiten den arren, gutxi ezagutzen da”. Hori dela eta, “garrantzitsua da tresna horri buruzko pedagogia egitea”.

Argitalpenaren edukia

Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politika kontseilariak, bere aldetik, argitalpenaren egitura eta bertan jasotzen diren hitzaldiak aurkeztu ditu, eta adierazi duenez, “liburu honen alderdi azpimarragarriena, Hitzarmen Ekonomikoaren izaerari buruzko teorian sakontzeaz gain, ekarpena nola kalkulatzen den, Estatuarekin egiten diren doikuntzak edo Nafarroak arlo horretan dituen eskumen zehatzak modu praktikoan, adibideak erabiliz, azaltzeko ahalegina egiten duela da”.


jende

Presidentearen esku-hartzearen une bat. ( irudia handitu )

Aranburuk adierazi duenez, “liburu hau Hitzarmen Ekonomikoa Nafarroako herritarrei ezaugarazteko dugun asmoaren emaitza da, gure iritziz, hitzarmena defendatzeko modu onena hitzarmen bera ezagutzea baita”. Sailburuak esan du, baita ere, “pedagogia eta gardentasun asmo hori izan dela Gobernu hau hasieratik gidatu duena; 2015ean Hitzarmenaren webgunea sortu zenetik, Ministerioarekin lorturiko akordioa jasotzen duten Koordinazio Batzordearen aktak lehen aldiz argitaratzea edo, Kontuen Ganberarekin batera, liburu honen oinarria den jardunaldia antolatzea, besteak beste”.

Gaur aurkeztu den argitalpena jasotzaile kopuru zabalerako dago pentsaturik. Helburua, edozein pertsonak Hitzarmen ekonomikoaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea da, non sortzen den, zer den eta zertarako balio duen, eta baita ekarpena nola kalkulatzen den ere. Eta, horrez gain, ezagutza teknikoagoak dituzten pertsonek, hitzaldietan lantzen diren gai zehatzetan sakondu dezakete. Eranskin gisa jasotzen den Hitzarmenaren Legearen testuaren bitartez, liburua zuzenbide ikasleentzat edo zergekin erlazionaturiko gaietarako kontsultarako tresna izatea ere bilatzen da.

PDF nabigagarrira dohainik sar daiteke jadanik Gobernuaren ataritik edo www.convenioeconomico.navarra.es webgunetik zuzenean, eta gaztelaniazko bertsiora hemendik. 

Tapa bigunean argitaratuko den paperezko bertsioa ekainaren hasieran kaleratu eta jarriko da salgai, eta 500 ale argitaratuko dira. Bitxikeria gisa, esan behar da liburuaren azaleko irudia, Fructuoso Ordunak (Erronkari 1893-Madril 1973) 1928an egin zuen eta Nafarroaren aldetik 1927ko Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa negoziatu zutenei eskainiriko omenaldia den brontzezko plaka dela, behe-erliebea duena. Nafarroako Jauregiko patio nagusiko ataripeetan dago ikusgai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa