Nafarroako Zerga Ogasuna eta NUKF-ren elkarlanerako hitzarmen eremua onartu da

Nafarroako Zerga Ogasuna eta NUKF-ren elkarlanerako hitzarmen eremua onartu da

Zerga ikuskaritzan eta kudeaketan elkarlanean jardutea eta informazioa partekatzea ditu xede

2019/02/27

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du Nafarroako Zerga Ogasuna eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren artean akordio bat sinatzeko. Akordioaren helburua zergen ikuskaritzan eta kudeaketan elkarlanean jardutea eta informazioa partekatzea da.

Akordioan zehaztu denez, Nafarroako Zerga Ogasunak kontrol zehatzak eta gehiago ezartzeak herrialdean gerta daitezkeen iruzur fiskala eta azpiko ekonomia gutxitzeko balio dezakeela jaso du. “Maila guztietan eta gizartearen interesekoak diren arloetan Administrazio Publikoari eragiten dioten gizarte bidegabekeria eta elkartasungabeziko fenomeno horiei aurre egitea” iruzur fiskalari aurka egiteko onartutako plan ezberdinetako helburua da, eta baita 2016-2019 planekoa ere.

Zergen kudeaketan orokorrean eta bereziki iruzur fiskalari aurre egiteko garaian beharrezkoa da informazio fiskal zehatza eta zabala izatea. Izan ere, kasu askotan datu horiek erakunde ezberdinak izaten dituzte, eta hala Nafarroako Zerga Ogasunak entitate ezberdinekin informazioaren trukerako hitzarmenak sinatu ditu izan ditu, eta orain hitzarmen hori Nafarroako toki entitateei zabaldu die.