(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Otsailaren 28an bukatuko da 2019ko Vianako Printzea Kultura Sarirako hautagaiak aurkezteko epea ostirala, 2019.eko otsailak 1


Golardoa emateko ekitaldia Vianan eginen da maiatzaren 4an, Hiriaren sorreraren VIII. mendeurreneko ospakizunekin bat eginik


Otsailaren 28an bukatuko da 2019ko Vianako Printzea Kultura Sarirako hautagaiak aurkezteko epea. Kultura Zuzendaritza Nagusiak deitutako sari honen bidez, kultura munduko pertsona edo entitate garrantzitsuen ibilbidea aitortu nahi da, arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lanagatik zein zientzia, teknika eta ikerketa bezalako esparruetan egindako ekarpenagatik.

Aurten, saria emateko ekitaldia Vianan eginen da maiatzaren 4an, hiriaren sorreraren VIII. mendeurreneko ospakizunekin bat eginik.

Hautagaiak aurkeztu ahalko dituzte Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek eta edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa zentroak, enbaxadak, kontsulatuak, eta abar), baita legez eratutako hezkuntza, kultura zein gizarte arloetako entitateek eta GKEek, eta antolatzaileek gonbidatutako pertsona ospetsuek ere.

Saria norberarentzat edo norberak legez ordezkatzen duen erakundearentzat eskatuz aurkezturiko hautagaiak baztertuta geldituko dira.

Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatutako epaimahaiak hautagaiak aztertuko ditu, eta bakoitzari dagozkion merezimenduekin batera, Nafarroarekin duten lotura berezia ere baloratuko du.

Gogoan izan hautagaiak posta ziurtatuaren bidez igorri beharko direla Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira (Navarrería kalea, 39, 1.; 31001 Iruñea, Espainia), gutun-azalean “2019ko Vianako Printzea Kultura Saria” idatziz.

Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, e-mail bat bidali beharko da premioprincipedeviana@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da, proposamenak aurkezteko epearen barnean. Proposamenak, aipaturiko helbide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahalko dira.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak, sarituarekin adosturik, lana zabaltzeko proiektu bat eginen du, gehienez ere 20.000 eurokoa.

Aurreko edizioak

Hauexek dira orain arte saria jaso duten pertsonak eta erakundeak:

1990: José Goñi Gaztambide (historialaria).
1991: Eugenio Asensio Barbarin (filologoa)
1992: Iruñeko Orfeoia
1993: Rafael Moneo (arkitektoa)
1994: Francisco Ynduráin (filologoa)
1995: Julio Caro Baroja (historialaria)
1996: Pablo Antoñana Chasco (idazlea)
1997: Pedro Miguel Etxenike (fisikaria)
1998: Montxo Armendariz (zinegilea)
1999: Álvaro d'Ors (jurista)
2000: Concepción García Gaínza (historialaria)
2001: Miguel Sánchez-Ostiz (idazlea)
2002: María Bayo (sopranoa)
2003: Juan José Aquerreta Maestu (margolaria)
2004: Fernando Redón (arkitektoa)
2005: Javier Manterola Armisén (ingeniari zibila)
2006: Javier Tejada Palacios (fisikaria)
2007: Pedro Iturralde Ochoa (jazz musikaria)
2008: Alfredo Landa Areta (antzezlea)
2009: Agustín González Acilu (musikari eta konposatzailea)
2010: Jürgen Untermann (hizkuntzalari, filologo eta epigrafista)
2011: Faustino Menéndez Pidal de Navascués (heraldista)
2012: Antonio López García (margolaria)
2013: Daniel Innerarity Grau (filosofoa)
2014: Tarsicio de Azcona (historialaria)
2015: Ramón Andrés (idazle eta musikologoa)
2016: Ignacio Aranguren (antzerki zuzendaria)
2017: José Lainez (koreografo eta dantzaria) eta Concha Martínez (koreografo eta dantzaria).
2018: Iruñeko Ganbera Abesbatza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa