Berrikuntza proiektuak gizarteratzeko asmoz gaur hasi dira Nafarroako Eskola Kontseiluko XXII. Jardunaldiak Iruñean

Berrikuntza proiektuak gizarteratzeko asmoz gaur hasi dira Nafarroako Eskola Kontseiluko XXII. Jardunaldiak Iruñean

Maria Solana Arana Hezkuntza Kontseilariak ireki ditu azaroaren 6, 7 eta 8an Iruñeko Nafarroako Museoan izanen diren jardunaldiak

2018/11/06
Argazki oina oharraren amaieran.

Zortzi ikastetxek izanen dute aurten euren proiektu berritzaileak aurkezteko aukera. Urrian Tuterako UHUN izan zen lehenengo aurkezpena eta Iruñean gaur, bihar eta etzi, Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatutako XXII. jardunaldiak.

Helburua da Hezkuntza komunitateetan lantzen den berrikuntza oro komunitate osoaren eskura jartzea. Irakasle, profesional eta familiei zuzendutako jardunaldi hauetan berrikuntza praktiken inguruan hausnartu, esperientzia esanguratsuak partekatu, ikerketa taldeetan dihardutenen arteko harremanak ahalbideratu eta esperientzien ezagutza gizarteari zabaldu. Horietxek jardunaldinaldion asmoak. Horretarako, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Elkarbizitzaren Zerbitzuak parte hartu du, baita ILZ zentroko ahokulariek ere.

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak ireki du gaur Iruñeko Museoan hasitako jardunaldia. Kontseilariak modernizazioaren garrantzian egin nahi izan du ñabardura, “legegintzaldi honetan 3 lan-ildotan kudeatzen ari garena. Lehenik espazioak metodologia bizien zerbitzura egon daitezen birdiseinatu ditugu”, gogoratu du. Zentzu horretan eraiki berri diren ikastetxeen egitura irekiaz aritu da, hala nola, horma mugikorrak jarri eta ikasgela hezkuntza-proiektuen arabera antolatu direla. Bigarren lan-ildoak ere eraikinekin du lotura; izan ere, “Hezkuntzak Passivhauss irizpideei jarraituta eraiki ditu zentro berriak, energiaren eraginkortasunari begira, kontsumoak gutxituz eta kutsadura isurketaz murriztuz”. Hezkuntzaren bigarren lan-ildoa da eraikuntza iraunkorrarena, hain zuzen ere. Kontseilariak, ordea, hirugarren gako bat ere aipatu du: “eskola komunitatea eta zuzendaritza taldeen parte hartzea zentroaren ezaugarriak ezartzeko orduan” . Elkar-ulertze horren eredu gisa aipatu ditu Arbizu eta Abarzuzako eskola berrien kudeaketa eta espazioen diseinu modernoen adibide.

Gaur eta etzira arte izanen dira saioak 17:30etik 20:00ak arte. Aurkeztuko diren proiektu-egileak honako ikastetxeak dira: Vázquez de Mella ikastetxe publikoa (Iruñea), Lizarrako zentro integratua, Mutiloako San Pedro ikastetxe publikoa, Leitzako Amazabal BHI, Altsasuko Sagrado Corazón ikastetxea, Barañaingo Institutua, Altsasuko Sakana zentro integratua eta Tuterako Benjamín de Tudela institutua.

ARGAZKI OINA: Ezker eskuin:

 Pilar Asurmendi, Jesús Figols, Raul Ojer, María Solana kontseilaria, Ramón Andrés, Judith Cadarso, Aitor Etxarte y Elena Cantero.