Barkos Lehendakariak Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko kideei harrera egin die

Barkos Lehendakariak Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko kideei harrera egin die

Elkargoko Gobernu Batzordeko kide berrien izendapenaren harira egin da topaketa

2018/09/19
Barkos Lehendakaria, Campos eta Lasterra Elkargoko kideekin.

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko dekano berriarekin, Luis Campos Iturralde, eta Dekanordearekin, Marta Lasterra Aznarez, elkartu da gaur goizean.

Berriki Elkargoak zuzendaritzako kide berriak izandatzearen harira egin da topaketa. Aldaketak Elkargoak azken hilabeteotan egin duen parte hartze prozesu eta barne mailan hartutako erabakien ostean burutu da. Bileran Nafarroako soziologoen elkarteari kezka eragiten dieten hainbat gai aztertu dituzte.

Camposek Lehendakariari helarazio dion moduan elkargoan egindako parte hartze prozesuaren baitan helburu nagusienen artean jaso dira arlo profesional hauen ezagutzak gizarteari zabaldu eta elkargoak gizarte mailan zein lan munduan duten presentzia garrantzitsua ikustaraztea. Gainera, Elkargotik soziologia eta politologiarekin lotutako ekintzak burutzen dituzten elkarteekin elkarlana bultzatzen ari dira.