Nafarroan bilduko dira asteartean Hizkuntza Politikarako Lankidetza Protokolo Orokorra sinatu duten Autonomia Erkidegoak

Nafarroan bilduko dira asteartean Hizkuntza Politikarako Lankidetza Protokolo Orokorra sinatu duten Autonomia Erkidegoak

Bileran Euskadi, Katalunia, Galizia, Balear Uharteak, Valentziar Komunitatea eta Nafarroako gobernuen hizkuntza politikaren arloko arduradunek parte hartuko dute

2018/04/06

Nafarroan bilduko dira asteartean, apirilak 10, Hizkuntza Politikarako Lankidetza Protokolo Orokorra sinatu duen Autonomia Erkidegoetako hizkuntza politikaren arloko ordezkariak. Euskadi, Katalunia, Galizia, Balear Uharteak, Valentziar Komunitatea eta Nafarroako gobernuen arduradunek parte hartuko dute bileran.

Nafarroako Foru Komunitateak Protokoloarekin bat egin zuen 2017ko apirilean. Dagozkien autonomia estatutuetan berezko hizkuntzaren ofizialtasun estatusa aitortua duten Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza-esparrua finkatzea da Protokoloaren helburua.

Hartara, Euskararen Plan Estrategikoan zehaztutako helburuetako bat bete da, hau da, eleaniztasunari eta hizkuntza minorizatuei buruz antolatzen diren estatu barruko zein nazioarteko topaketetan Nafarroako Gobernuak parte hartze aktiboa izatea.

Astearteko bileran, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren jarraipenari buruz Espainiako Gobernuak landu duen Bosgarren Txostena eta eremu murritzeko hizkuntzen irakasleei zuzendutako prestakuntza-programa aztertuko dira, besteak beste.