(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euroscola 2018 lehiaketaren XXIV.edizioan parte-hartzeko izen-ematea ireki da asteartea, 2018.eko otsailak 20


DBH, Batxilergo edo gradu erdiko FP ikasten ari diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei dago bideratua. Aurten, kultur-ondarean oinarritzen da.


Euroscola

Lehiaketaren logoa.

Euroscola 2018 online lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea irekia dago apirilaren 12 ra arte. DBH, Batxilergo edo gradu erdiko FP ikasten ari diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Aurten, XXIV.edizioa ospatzen da eta aukeratutako gaia, 2018an ospatzen den “Nazioarteko Kultur-ondarearen Urtea” izando da. Horrek, goiburutzat ondorengoa du: “Geure ondarea: iragana etorkizunarekin bat egiten duen lekua”.

Lehiaketa Espainiako Europar Parlamentuko Informazio Bulegoak antolatu du, Espainian aurkitzen den Europako Komisioko Ordezkaritzaren laguntzarekin eta Kanpo Gaien Estatuko Idazkaritzarekin batera. Horretan, Espainiako hezkuntza zentroek hartu dezakete parte eta DBH, Batxilergo edo gradu erdiko FP ikasten ari diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei dago bideratua. Izen-ematea lehiaketaren webgunean egin daiteke.

Edizio honetan minutu eta erdi (1’30”) irauten duen bideo bat aurkeztu behar da eta horrek, Nazioarteko Kultur-ondarearen Urteko helbururen bat izan behar du gaitzat. Helburutzat Europako kultur-ondarearen esanahia eta horren adierazpenaren inguruko hausnarketa eragitea du.

Lehiaketaren antolakuntzak oinarrizkotzat jotzen du “gazteek kultur-ondarea literaturan, artean eta objektuetan, soilik, ez dela aurkitzen jasotzea. Hor,i ondorengo gaietan ere aurkitu dezakegu: geure arbasoengandik ikasten ditugun ogibideak, gure seme-alabei kontatzen dizkiegun istorioak, kontsumitzen ditugun elikagaiak, liburuak, antzerkia, musika, dantza edo pelikulak.

Horrez gain, lehiaketa honetan aparteko sariak eskainiko dituzte ondorengo erakundeek: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Espainiako Gazte Kontseiluak, Espainiako bolondresen plataformak eta erkidego ezberdinetako gazteriarekin nahiz hezkuntzarekin lotutako erakundeak.

Irakasle batek gidatuko ditu proiektuak eta lantaldea bakoitzak 10 ikasle izango ditu. Ikastetxeek lehiaketara talde bat baino gehiago aurkezteko aukera izando dute.

Proiektuek lehiaketaren oinarriak bete beharko dituzte eta epai mahaiak lan guztiak baloratu ostean, horien emaitza webgunean argitaratuko da. Bertan estatuan irabazle suertatu diren ikastetxeen zerrenda argitaratuko da, gainera Erkidegoko eta Erkidegoko Hiriburuetako sailkatutako 5 talde onenak ere agertuko dira. Sariak eta diplomak Europaren egunaren bueltan, maiatzaren 9aren inguruan, banatuko dira. Lehiaketaren emaitzaren aurka ezingo da erreklamaziorik ezarri.

Europako Legebiltzarrera bisita

Lehiaketako irabazleek Europako Parlamentuak Estrasburgon duen egoitzan egingo den Euroscola programan parte hartzeko aukera izango dute eta bidaia horretako gastuak ordaindu ahal izateko diru-laguntza izango dute.

Ekimen honekin, ikasleek Europako Legebiltzarrean burutzen den lana bertatik-bertara ezagutu ahal izango dute. Horretarako, gazteentzako interesgarriak diren gaien inguruko eztabaidak, gainontzeko herrialdeetako kideekin negoziaketak zein Europako egunerokotasunarekin lotutako gaien inguruko akordioak zein bozkaketak egingo dituzte. Gainera, esperientzia hau Europako Batasuneko gainontzeko herrialdeetako gazteekin batera partekatuko dute.

Epaimahaiak aukeratutako talde onenen artean 15 sari banatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Irabazle bakoitza Erkidego edo Erkidegoko hiriburu ezberdinetakoa izan beharko da.

Ihaz Nafarroa mailan Doneztebeko DBH ikastetxeko Mendaur taldeak aurkeztu zuen proiektu hoberena, 2016an berriz Burlatako Ibaialde Institutuko taldeak lortu zuen saria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa