Nafarroak datozen urteotan lehentasunezko sei alor ekonomikotan lan egingo du

Nafarroak datozen urteotan lehentasunezko sei alor ekonomikotan lan egingo du

Dokumentua, Gobernuarekin batera, Nafarroako erakunde garrantzitsuenen arteko adostasunaren emaitza da: enpresa traktoreak, unibertsitateak eta teknologia-zentroak eta enpresa nahiz sindikatuetako eragileak

2016/06/28
Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategia

Automobilgintza eta mekatronika, elikakatea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta kultur nahiz sorkuntzako industriak. Hauek dira Nafarroako ekonomia bultzatzeko gaitasun handieneko sei sektore ekonomikoak eta, arrazoi hori tarteko, datozen urteotako baliabideak eta politika publikoak lehentasun horietan oinarrituko dira.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik eta Sodenako zuzendari kudeatzaile Pilar Irigoienek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean enpresa-garapeneko sei alor horien berri emateko.

Automobilgintza eta mekatronika, elikakatea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta kultur nahiz sorkuntzako industriak. Hauek dira Nafarroako ekonomia bultzatzeko gaitasun handieneko sei sektore ekonomikoak eta, arrazoi hori tarteko, datozen urteotako baliabideak eta politika publikoak lehentasun horietan oinarrituko dira.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik eta Sodenako zuzendari kudeatzaile Pilar Irigoienek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean enpresa-garapeneko sei alor horien berri emateko.

Hura zehaztera heldu da (oraindik zirriborro-fasean), iazko abenduan egindako Moderna Planaren eguneratzearen ondoren,eta prozesu hori Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako (S3) orientazioen arabera egin da. Tresna hori Europar Batasunak prestatu du beste lurralde batzuetatik lehiakortasun-mailan bereizarazten duten sektore edo eremuetan baliabide publiko eta pribatuak pilatuz.

Gaur aurkeztutako dokumentua, Foru Komunitateko erakunde garrantzitsuenetako ordezkariek Nafarroako Gobernuko ordezkariekin batera osatutako zuzendaritza-batzordearen adostasunaren emaitza da: enpresa traktoreak, unibertsitateak eta teknologia-zentroak eta enpresa nahiz sindikatuetako eragileak. Prozesuan, gainera, 200 bat pertsonak parte hartu dute.

2009an egindako Nafarroako diagnostikoa berrikusi da (krisiaren aurretik), eta gobernantzako sistema berri bat finkatu da. Gaur aurkeztutako proposamena otsailean sortutako artezkaritza eta partaidetzako organoek eztabaidatu eta baliozkotu dute: zuzendaritza-batzordea, batzorde aholku-emailea eta kontrolekoa, eta plataforma estrategikoa. "Ikuspegi partekatu bat egitea da kontua", nabarmendu du lehendakariordeak.

Partaidetza publikora irekia

Jendaurreko eta herritarren partaidetzako prozesua uztailaren 29ra arte irekita izango da; hala, nafarrek beren ekarpenak egin ahalko dituzte Gobernu Irekiko atariaren bidez. Behin baloratu ondoren, batzordeak aztertuko ditu, tartean dauden guztien adostasuna bilatzeko eta, hala badagokio, Nafarroako Gobernuak udazken hasieran onartuko duen planaren barnean sartuko dira.

Hurrengo urratsak honako hauek dira: Jarraipeneko Koadro Orokorraren monitorizazio eta jarraipen eta garapeneko eredua definitzea; inplementaziorako mahaiak eta lantaldeak garatzea; eta Gobernuko gainerako politikak lerrokatzea. Hau da, legealdiko gainerako politika publiko guztiak S3ren edukiarekin lerrokatuko dira.

Sei lehentasun estrategikoak

Lehentasun ekonomikoen eta enpresakoen nahiz lehiakortasuneko lehentasunen hautaketa diagnostikoan oinarritu da, eta hark Nafarroako espezializazioa, gaitasunak eta egoera aztertu ditu EBeko beste punta-puntako eskualde batzuekin alderatuz eta beste herrialde garrantzitsu batzuekin alderatuz (Alemania edo AEB). Nafarroako indarguneak dira (enpresak, teknologia edo ezagutza espezializatua) edo lurraldetako aukerak aurkezten dituztenak (indarra hartzen ari diren nitxoak).

Estrategiaren ustez, Nafarroa oro har nabarmendu daitekeen arloak dira epe luzeko beharrak asebetetzeko (osasuna, elikadura, energia, ingurumen, aisialdia eta kultura).

1.- Automobilgintza eta mekatronika

Nafarroak automobilgintzako enpresa-kopuru garrantzitsua du (BPGd-ren % 5.9, eta 2008 eta 2014 artean % 27 hazi da), enplegatu bakoitzeko produktibitatean % 31,5 hazi da eta enplegu suntsiketaren % 3 bakarrik, eskualdeko batez bestekoaren oso azpitik. Gainera, gehien esportatzen duen sektorea da (% 45), eta sei urtetan % 38 hazi da. Osagaien fabrikatzaileak nabarmentzen dira hazkundeari eta berrikuntzari dagokionez. Etorkizuneko joerak: mugikortasun iraunkorra, ibilgailu elektrikoa eta ibilgailu autonomoa.

Mekatronikan (makinaria eta taldea + elektronika eta hardware-a) BPGd-aren % 6,9 da: etxeko tresnak, vending-eko soluzioak, manufaktura-sektoreetako makinaria. Sektore horretatik azken urtetako patenteen % 40 dator eta Nafarroako esportazioen % 24,4.

2.- Elikakatea

Nafarroako "ekosistemak" elikaduren balio-kate guztia estaltzen du ia: lehen sektorean nahiz nekazaritza-elikagaien industrian aritzen diren teknologia-zentroak. BPGd-ean pisu handiagoa du, produktibitateari eta esportazioei dagokienez. Esportazioetan, diru-sarrera gehien sortzen duen bigarren alorra da, automobilgintzaren atzetik. Krisiak ez dio eragin ia, enplegu-suntsiketan salbu (eskualdeko batez bestekoaren azpitik).

Enpresen artean nabarmentzen dira: Viscofan, Grupo AN (nekazaritzako kooperatibak eta transformazioa), eta esportatzeko beste handi batzuk (Ultracongelados Virto, Congelados Navarra, Berlys, Florette, General Mills…). Erronka enpresa mailan indar handiagoa hartzea da, esportazioak areagotzea eta I+G+B txertatzea.

3.- Energia berriztagarriak eta baliabideen kudeaketa

Nafarroa jardunbide egokien erreferentzia da aprobetxamendu berriztagarrietan, baliabideen kontserbazioan eta ustiapenean eta ingurumen-kudeaketan.

Kontsumitzen duena baino energia elektriko gehiago sortzen du (2020ko helburuak urte batzuk lehenago erdietsi zituen), eta kontsumo elektrikoaren % 80tik gora berriztagarria da. Gamesa, Acciona, Ingeteam edo Gas Navarra azpimarratu behar dira, bai eta hazkunde ahal handiko enpresa hornitzaileak ere.

Nafarroak 2050ean energia fosilen ahalik eta kontsumo gutxieneko eskualde bat bihurtu nahi du eta, horretarako, beharrezkoa izango da energia berriztagarrien ekoizpena areagotzea, efizientzia energetikoa hobetzea eta kontsumo fosila murriztea (erregaiak), baliabide naturalen eta itzuritakoen kudeaketan oinarritutako sektore berri indartsuak finkatzeaz gain, errehabilitazio energetikoari eta eraikuntza efizienteari ere aplikatuz.

4.- Osasuna

Nafarroak ospe handia du osasun-zerbitzuetan, sektore pribatua barne (CUN). Gainera, mendekotasunari emandako arretako eta zahartze aktiboko (etorkizuneko erronka) zerbitzuetan aukera handiak daude. Pertsonak zaintzeko sektoreak ahal handia du zerbitzuak sortzeko eta teknologia garatzeko orduan.

Gainera, sektore bio-farmazeutikoak garrantzi zientifiko-teknologiko handia du (espezializazioa, patenteen sorrera). Oinarri Teknologikoko enpresa berrien sorrera azpimarratu behar da, CINFAren trakzioagatik (Espainiako botika generikoen enpresa handiena) eta inguruko enpresenagatik. Gainerakoa esportazioak handitzea da, besteak beste.

Azkenik, Nafarroan ekipamendu medikuko eta osasun-teknologiako hamabi bat enpresa daude, eta haien esportazioak eta espezializazioa areagotu egin dira.

Osasunak beste arlo batzuetan eragin dezake: mekatronika, elikadura edo turismoa.

5.- Turismoa

Turismoak lurralde-kohesioa eta garapen soziala eskaintzen ditu. Eskualde askotako sektore ekonomiko garrantzitsuena da, eta zeharkako onurei lotuta dago (natur eta kultur ondarearen kontserbazioa). Eskualdeko BPGd-aren % 59 da, 2008-2014 epean kuota eta enplegua handitu dituen sektore gutxienetako bat da. 2015ean Nafarroak gora egin zuen turisten kopuruari eta eguneroko diru-sarrerei dagokienez. Hazkunde-tarte bat dagoela irizten da turismo integraleko eskaintza baten bidez (kulturala, landa-eremukoa, ziklista eta abenturakoa, osasunekoa edo kongresuena), oporren esparrua gaindituko lukeena.

6.- Sorkuntzako industriak eta digitalak

Beste bost sektoreen aldean, honako hau etorkizuneko apustu bat da argi eta garbi. Indarra hartzen ari den sektoretzat jotzen da, haren alde digital eta ikus-entzunezkoan. Musika eta grabazioen sektoreko garrantziagatik nabarmentzen da, Europako enpleguan duen kuotagatik, lurraldeari lotutako zinema-ekoizpenengatik, ondare eta tradizioengatik. Gainera, sorkuntza funtsezkoa da gainerako industria-sektoreetarako. Pizgarri fiskalak eta autogobernu fiskalak zeregin garrantzitsua betetzen dute. Bestalde, gazteentzako sektore oso erakargarria da.

Eskumeneko lehentasunezko biost faktoreak

Zeharkako bost sektore definitzen dira hautemandako beharrei aurre egiteko eta enpresei ingurunea errazteko. Honako faktore hauek dira:

Enpresa-garapena

I+G+B

Azpiegiturak

Administrazio publikoa eta fiskalitatea

Hezkuntza eta prestakuntza

1.- Enpresa garapena:

Helburua: Nafarroako industria-sarea eraldatzen laguntzea etorkizuneko industria bideratzeko: lehiakorragoa, teknologikoagoa, berritzaileagoa, iraunkorragoa eta gizartearekin eta ingurunearekin konprometituagoa. Kluster ereduaren bidezko enpresa-lehiakortasuna sustatzea, hazkundeko eta nazioartekotzeko politikak sustatzea. Enpresa-eredu berri bat bultzatzea antolakuntza-berrikuntzaren eta lan partaidetzaren bidez, konfiantzako lan-giro bat finkatuz.

Tresna nagusiak: Industria Plana, Klusterren Politika, Enpresa Hazteko Ekintzak, Ekintzailetza Plana, Nazioartekotze Plana, Ekonomia Sozialeko Plana.

2.- I+G+B:

Helburua: ezagutza zientifiko eta teknologikoaren sorrera, balorizazioa eta aplikazioa sustatzea Nafarroako enpresei balio handiagoa emateko. Teknologia-zentroetako eta unibertsitateetako ikerketa eta berrikuntza lehenetsitako sektore ekonomikoetara bideratzea, eta ekonomiaren digitalizazioa eta enpresa berritzaileen sorrera bultzatzea.

Tresna nagusiak: Zientzia Plana, Teknologia eta Berrikuntza, Ekintzailetza Plana: ETIBTs garatzeko ekintzak.

3.- Azpiegiturak:

Helburua: Nafarroari beharrezko azpiegiturak ematea eskualdearen lehiakortasunerako, enpresei beraien jarduerarako behar duten baliabideei kalitatea emanez (lurzoru industriala, garraioa, ura, banda zabala, komunikazioak eta energia).

Tresna nagusiak: Energia Plana, Banda Zabalaren Plana.

4.- Administrazio Publikoa eta fiskalitatea:

Helburua: Administrazioa modernizatzeko eta berritzeko lan egitea, teknologia berriak eta barneko beste antolaketa-eredu batzuk sartuz. Administrazioan sinplifikatze- eta arintze- prozesuetan aurrera egitea, Nafarroak dituen enpresei administrazioaren irudia indartzea, hau da, hurbil duten administrazioa dela. Nafarroako autonomia fiskala eta araudi-autonomia lehiakortasun-abantaila gisa erabiltzea, ekoizpen-inbertsioak sustatuz eta enpresak erakarriz.

Tresna nagusiak: araudi fiskala eta administratiboa. Prozedurak eta izapideak: Berrikuntza publikoko proiektu pilotuak.

5. Hezkuntza eta Prestakuntza:

Helburua: hezkuntza berritzaile baten aldeko apustua, etorkizuneko balio eta gaitasun profesionaletara bideratuta. Kalitatezko goi mailako lanbide-heziketa eta unibertsitatea sustatzea, gure enpresetatik hurbil eta sektore estrategikoetara bideratutakoak; halaber, enplegugarritasunerako eta bizitza guztiko prestakuntzarako gaitasunak sustatuko dira.

Tresna nagusiak: hezkuntza-berrikuntzako proiektuak, Lanbide Heziketako Estrategia, unibertsitateen espezializazioa eta garapen profesionaleko ekintzak.

Moderna Planaren eguneratzea

Europa 2020 Estrategiak EB ekonomia adimentsu bihurtu nahi du, iraunkorra eta integratzailea. Helburu horretatik sortzen da Espezializazio Adimentsua edo S3 ingeleseko siglengatik (Smart Specialization Strategies). Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik baliabideak jasotzeko aukera duten eskualde guztiek hura izan behar dute.

Nafarroako S3 delakoak Moderna Plana eguneratzen du, hura onartu zela sei urte igaro ondoren (2010eko ekaina). Nafarroa espezializazio adimentsuaren estrategia lantzen aitzindaria izan zen, Europar Batzordeak sustatutako metodologia aurretau baitzuen.

Foru Gobernu berriak eguneratzea egitea egokitzat jo zuen. Horretarako, 2009an egindako diagnostikoa eguneratu da (2000-2007 epeko datuetan oinarrituta), krisiaren aurrekoa. Parametro makroekonomikoak eta lehiakortasunekoak jasotzeaz gain, beste eskualde batzuekin alderatutako datuak sartu dira espezializazioko eta lehiakortasun-bereizketako alderdiak bilatzeko.

Hala, Nafarroan zer sektore edo arlok zuten garrantzi handiena jakitetik lehiakide diren Europako eskualdeen batez bestekoarekin gainetik dutenak zein diren jakitera pasa da; beraz, garapen ekonomikoa sustatzen lagunduko duten gaitasuna enpresarialak eta zientifiko-teknologikoak jasotzen dituzte. Gainera, estreinakoz, Nafarroako Gobernuko administrazio-unitateen ekarpenak jaso dira (Politika Ekonomikoaren eta Lurralde Behatokiaren Zerbitzua, besteak beste).

Estrategiaren kudeaketari dagokionez, Moderna Planaren gainean garrantzi handiko aldaketak egin dira; hala, fundazio pribatu batetik lidertza publiko handiago batera pasa da SODENA eskualdeko garapen ekonomikoko sozieta publikoaren bidez, politika publikoekin lerrokatze handiagoa bilatzeko. Aurreko ereduan "ahuldade argia" ikusten zen, diagnostikoaren arabera.

Gainera, ezarritako partaidetza-ereduak ezagutza-sektorearen edo adimentsuaren (teknologia-zentroak eta unibertsitateak) partaidetza handiagoa errazten du, enpresa traktoreen partaidetza handiagoa eta beste erakunde garrantzitsu batzuen edo eragin handiko pertsonen ekarpenak jasotzeko aukera.