Albisteak

OHARRA: 2019ko apirilaren 1etik aurrerako albisteak agertzen dira bilatzaile honetan. Lehenagokoak kontsultatzeko, joan albisteen artxibora.
 
Iragazkiak
Iragazkiak
154 Emaitza

Bilaketaren emaitzak

2020ko Arte Gaztearen Topaketetan irabazle izan diren zortzi proiektuak aukeratu dira, proposamenen aurkezpena bikoiztu duen edizio batean
Saritutako proiektu bakoitzak 1 .000 euroko diru-laguntza jasoko du, eta Gazteek kudeatuko dute Foru Erkidegoko jaialdi eta ekitaldien programazioan sartzea
2020/11/05
  • camera_alt
  • videocam
Europako hamar bat herrialdetako 21 gaztek parte hartuko dute Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako nazioarteko boluntariotzari buruzko online prestakuntza batean
Ikastaroak erraztu eginen du gazteak egokitzea eta gizarteratzea, Espainiako hainbat gizarte-erakundetan lan egingo duten boluntarioentzat
2020/10/30
  • camera_alt
Nafarroako Gobernuak Gazteriaren Kontseiluarekin duen lankidetza berritu du, gazteen asoziazionismoa eta parte-hartzea sustatzeko
Hitzarmenak 153.000 euroko zuzkidura du, eta elkarteentzat eta gazteentzat interesgarriak diren esparruei buruzko ekintzak jasotzen ditu
2020/10/26
  • camera_alt
NABIk "Zer egiten duzu zuk berdintasunagatik?" leloarekin, 2.500 binilo zabaldu ditu 165 ikastetxetan eta 44 gazte-gunetan
Halaber, Nafarroako Kirolaren Institutuak ehun itsasgarri izango ditu mezu horrekin, eta gazteei benetako berdintasuna eraikitzeko egiten dituzten ekintzei buruz hausnartzeko eskatuko die
2020/10/23
  • camera_alt
Inklusioaren eta jasangarritasunaren gaineko gaitasun orokorrean puntuazio onena lortu duen bosgarren komunitatea da Nafarroa
PISA 2018 txostenaren berariazko ebaluazioa da, ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ izenekoa, eta gazteek eguneroko bizitzako erronkei aurre egiteko dituzten trebetasunak neurtzen ditu
2020/10/22
2020ko Arte Gaztea Topaketen formatua osasun-araudira egokitzen da eta finalisten aurkezpenak "streaming" bidez jarraituko dira
Asteburu honetan amaituko da programa, hautatutako proiektuen aurkezpenari eutsiko diona eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak zabalduko duen bideo batean erakutsiko dira
2020/10/15
  • camera_alt
"Iguala" programaren lehen edizioak gazteekin lan egingo du, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko borrokan protagonista izan daitezen
Tafallan hasiko da larunbat honetan eta parte hartzaileek, hainbat tailerren bidez, kanpaina bat sortuko dute euren inguruan jarrera-aldaketa sustatzeko
2020/10/09
  • camera_alt
Urriaren 31 bitartean aurkeztu daitezke 2020ko Nafarroako Gazteriaren Golardoak eskuratzeko hautagaitzak
Gazte batek gazteriaren arloan egindako lana edo ibilbidea sarituko da, parte-hartze sozialean egindako ekarpena edo erakunde nahiz elkarteetan burututako jarduna
2020/09/29
2.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Nafarroako Gazteriaren Institutuaren udako jardueretan, eta “aisialdi seguruko hautabidea” izan dira
Eskaintzen diren jarduera eta ikastaro guztiak COVID-19 delakoaren aurreko osasun betebehar eta gomendioetara egokitu dira
2020/09/28
  • camera_alt
2020ko Arte Gaztea Topaketak ostiralean hasiko dira hautatutako 31 proiekturen aurezpenekin
Aurkeztutako 91 proposamenek azken edizioan izandako parte hartzea bikoiztu dute
2020/09/15
  • description