Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Laborategia
1915az geroztik, saiakuntza analitikoak egiten ditu lehen sektoreko ekoizpenaren esparruan; hau da, nekazaritza eta abeltzaintza ardatz hartuta
Saiakuntza analitikoak egitea nekazaritzako elikagaien esparruan, beharrezkoak badira Nafarroako Gobernuko kontrol ofizialeko programetarako.
Kanpoko laborategietako baliabideak kudeatzea eta Nafarroako eta Estatuko beste laborategi batzuekin koordinatzea
Eskatzen zaizkien beste saiakuntza analitiko batzuk egitea, eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
Animalien osasun arloan honako hauek sartzen dira:
Animalien gaixotasunak atzemateko analisiak egitea
Giza kontsumorako ez diren animalia azpiproduktuen analisi mikrobiologikoak egitea
Animalien gaixotasunen eta gaixotasun zoonotikoen bektoreak identifikatzea
Bekadunei eta praktiketako langileei prestakuntza ematea
Abereen analisiekin lotutako beste eginkizun batzuknbsp.
Analisi horiek egiteko, teknika immunologikoak, mikrobiologikoak, molekularrak (PCR, azido nukleikoen sekuentziazioa), optikoak eta parasitologikoak eta entomologikoak erabiltzen dira
3. mailako biodibertsitateko laborategi bat dauka, laginak eta biosegurtasun maila hau behar duten beste material batzuk maneiatzeko.
Biologia begetalaren arloan honako hauek sartzen dira:
Landareen gaitzak atzemateko analisiak egitea.
Genetikoki aldatutako organismoak antzeman eta kuantifikatzea.
Izurriteak eta gaixotasun begetalen bektoreak identifikatzea.
Bekadunei eta praktiketako langileei prestakuntza ematea.
Nekazaritzaren eremuko analisiekin lotutako beste eginkizun batzuk.
Analisi horiek egiteko, teknika immunologikoak, mikrobiologikoak, molekularrak (PCR, azido nukleikoen sekuentziazioa), optikoak eta parasitologikoak eta entomologikoak erabiltzen dira.
Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa panela · Harremanetarako: 848 427989
“Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa panela” Nafarroako Gobernuak olio birjinen ezaugarri organoleptikoak egiaztatzeko eta kontrol ofiziala egiteko izendatutako panel ofiziala da.
Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren egituran sartuta dago, baina bere kudeaketa teknikoa INTIAri dagokio.
Panelak aitortza dauka:
Nazio mailan, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren eskutik, baimendutako panel ofizial gisa.
Europa mailan, Europako Batzordearen eskutik.
Nazioartean, Nazioarteko Olio Kontseiluaren eskutik.