Herritarren Arretarako Iruñeako bulegoa

Aurretiko hitzordurik gabe joan daiteke 09:30era arte. Ondoren, arreta jasotzeko lehentasuna dute hitzordua erreserbatuta duten pertsonek. Hemen erreserba dezakezu hitzordua.

Ordutegia

Arreta ordutegi orokorra astelehenetik ostiralera da, goizeko 8etatik arratsaldeko 6ak arte (uztailean, abuztuan eta abenduaren 24an eta 31n izan ezik, horietan goizeko 8etatik arratsaldeko 2 eta erdietara arte ematen da):

  • Goizeko 8etatik 9 eta erdietara arte, hitzordurik gabe ematen da arreta; beraz, ordu tarte horretan ezin da hitzordurik erreserbatu.
  • Goizeko 9 eta erdietatik arratsaldeko 6ak arte, arreta jasotzeko lehentasuna dute hitzordua erreserbatuta duten pertsonek; hitzordua erreserbatu ez duten pertsonei iritsiera ordenaren arabera emanen zaie arreta. Hemen erreserba dezakezu hitzordua.

Ezaugarriak eta Zerbitzuak

Herritarrak artatzeko bulegoetan, Nafarroako Gobernuarekin egin daitezkeen izapide eta zerbitzuei buruzko informazioa emango dizute. 

Halaber, erregistro gisa ere jarduten dute, zure nortasun digitala kudeatzen dute eta zure kexak eta iradokizunak jasotzen dituzte. Gainera, agiri pribatuen kopiak baliozkotzen dituzte eta Nafarroako Gobernuarekin tramitatzen diren agiri publikoak konpultsatzen dituzte.

Irisgarritasun unibertsalaren ziurtagiria duen bulegoa, AENOR enpresak emana, UNE 170001-2 arauarekin bat. 

Irisgarritasun-zerbitzuak