Zangoza eta Pirinioaurreko udalak Nafarroako Gobernuaren ELENA-Primavera energia birgaitzeko proiektura gehitu dira

Aierdi lehendakariordeak Agoitz, Ledea, Irunberri, Zangoza eta Urrotz-Hiriko alkateekin sinatutako hitzarmenak laguntza teknikoa eta aholkularitza zerbitzuaren sorrera jasotzen du
2022ko urtarrilaren 28a
Aierdi lehendakariordea eta Alberto Bayona, Nasuvinsako kudeatzailea, 
Zangoza eta Pirinioaurreko eskualdeetako alkateekin ELENA-Primavera 
proiektua sustatzeko hitzarmen ekitaldian.
camera_alt Aierdi lehendakariordea eta Alberto Bayona, Nasuvinsako kudeatzailea, Zangoza eta Pirinioaurreko eskualdeetako alkateekin ELENA-Primavera proiektua sustatzeko hitzarmen ekitaldian.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak beste urrats bat eman du ELENA-Primavera energia birgaitzeko proiektua garatzeko Zangoza eta Pirinioaurreko eskualdeetako udalekin elkarlanerako hitzarmena zinpetuz. Zehazki, etxebizitzak eta familia bakarreko etxeen energia birgaitzea sustatzeko elkarlanerako hitzarmenak sinatu dira bost udalekin eta aholkularitza teknikoko eskaintza zazpi herriekin.

Jarduketa hau Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak bultzatutako politiken baitan kokatzen da, landa-esparruan birgaikuntza leheneste aldera, eta erronka demografikoaren udalerrietara espresuki bideratutako PREE 5000 programa bezalako laguntza publikoekin osatzen da. Laguntzen dei hau hain zuzen Nafarroako Gobernuak Europar Batasuneko Next Generation birgaikuntza funtsen bidez sustatutako lehenengo ekimena da.

ELENA-Primavera proiektuaren baitan, Nasuvinsa-ko Hiri Birgaikuntzako arloak laguntza-sarea diseinatu du Etxebizitzak eta Eraikuntzak Birgaitzeko Bulegoen (ORVES) eta Nasuvinsako eskualdeko bulegoen bitartez, aholkua eta estaldura teknikoa emateko bai udalei eta bai partikularrei hala nola proiektu bat bideratu eta dagozkien laguntza publikoak eskuratu nahi dituzten auzoko komunitateei. Zangoza, Pirinioaurre eta Pirinio eskualdetarako esleitutako profesionalak bere jarduera beteko du Trinkete kaleko 13 zenbakian dagoen Agoitzeko eskualdeko bulegotik.

2024ra arteko helburua da parke pribatuaren % 90a osatzera datozen 1.900 etxebizitza ingururen eraginkortasun energetikoa hobetzea eta berogailuen kontsumo energetikoa % 70 murriztea hala nola 40 milioiko inbertsio publiko eta pribatu metatu bat mobilizatzea, azaldu duenez Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, Zangozako Kultur Etxean ospatu den ekitaldian zehar. 

Hamabi udaletxe

Hitzarmen biak izenpetu dituzte aldi berean Nasuvinsa sozietate publikoaren Alberto Bayona zuzendari gerenteak hala nola Agoitzeko Angel Martin Unzue; Ledeako Ricardo Murillo; Irunberriko Rocio Monclus; Zangozako Lucia Echegoyen; eta Urrotz-Hiriako Mikel Iribarren alkate jaun-andreek.

Babes-sare honek halaber asistentzia teknikoa emango die eremu honetako beste zazpi udaletxeri: Oibar, Eslaba, Aurizberri (Erroibarko Udala), Ezporogi, Gabarderal Kontzejua (Zangozako Udala), Romanzado eta Urraulbeiti.

Udalerri hauek guztiek bat egiten dute Baztan-Bidasoako bost udalekin zeinek formalizatu zuten azaroan, hitzarmen bidez, bere partaidetza ELENA-Primavera proiektu europarrean, eskualdean birgaikuntza talde bat sustatzeko asmoz.

Prestakuntza saioa

Hitzarmenak izenpetzean, Nafarroako Gobernuko lehendakariordea den Jose Maria Aierdik ELENA-Primavera programaren gaineko prestakuntza jardunaldia jarri du abian; bertan partaide izan dira udal zerbitzuetako arkitektoak hala nola pertsonal teknikoa eta eskualdetako ORVE-takoa, Ana Bretaña Nasuvinsako Birgaikuntza Urbanoaren saileko arkitekto andrea eta arloko langile teknikoak, esaterako Iñigo Macilla arkitekto teknikoa hala nola Raquel Zulaica eta David Castillo arkitektoak; azkena, Zangoza, Pirinioaurre eta Pirinioetako eskualdetan programaren arduraduna da.

Aierdi lehendakariordeak eskertza adierazi die toki entitateei bere interesagatik eta konpromisoagatik Nafarroako Gobernuaren eskumeneko parke publiko eta pribatua iraunkorragoa eta eraginkorragoa bihurtzeko birgaikuntza energetiko integralaren aldeko estrategiagatik, energiaren kontsumoa murrizteko bidea ematen duen energia berriztagarrien ezarpena tarteko, aurrezki ekonomikoaz gainera ingurumenarekiko adeitsuagoak izatea errazteagatik, ingurumen krisiari bidea ematen dioten negutegi efektuko gas gutxiago isurtzean.

Lehendakariordeak azpimarratu du “laguntza publikoetako esparru ezberdinen  garrantzia, solidaritatearen eta aukeren berdintasun faktore modura, gehienbat errekurtso gutxiago dituzten eta bere etxebizitzaren birgaikuntzari aurre egiteko eta konfort maila hobetzekotan botere publikoen laguntza behar duten familien kasuan”.

2,4 milioi laguntzako pertsonal teknikoarentzat

Toki Asistentzia Energetikoaren programak (ELENA-Primavera), sostengua ematen dio foru lurraldearen multzoa jarduketa esparru bezala hartzen duen birgaikuntza arloko lehenengo ekimenari; honek bere garapena lortze aldera aprobetxatuko du Nasuvinsa sozietate publikoak auzo mailan sustatu dituen planen bidez metatutako esperientzia, europar finantzaketa duten Efidistrict Txantrea, Tudela Renove edo Sustainavility bezalako toki entitateekin batera kolaboratuz, Iruñerriko bost udalerritan.

ELENA-Primavera Europar Batzordeak bultzatzen du Inbertsioen Europako Bankuaren (BEI) babesarekin, helburua bikoitza izanik, alegia eskualde mailan finantzatzea sostengu tekniko baten sorrera hala nola hiri birgaikuntzaren eta berrikuntzaren sektorean esku-hartzen duten agente guztiengana eta bereziki herritarrengana zuzendutako sostengu teknikoa; hala nola Nafarroako egoitza sektorean trantsizio energetikoa sustatzea, bere baitan hartuz eraginkortasun energetikoaren neurriak, zein eraikuntzaren eskaera murriztera eta instalazioen errendimendua hobetzera bideratuta dauden.

2021eko martxoan Nasuvinsa eta Inbertsioen Europako Bankua (BEI) artean sinatutako kontratuan adostu da 2024ra arteko 2,4 milioiko inbertsioa, sozietate publiko honek diseinatutako laguntzarako 8 talde teknikoren sarea finantzatu ahal izateko, kontratatuz guztira 16 profesional, arkitekto, arkitekto tekniko eta pertsonal administratibo. Bere lurralde banaketa honakoa da: Baztan-Bidasoa, Larraun-Sakana, Pirinioak-Pirinioaurrea-Zangoza, Iruña, Iruñerria, Lizarra, Lizarraldea, Valdizarbe eta Erribera-Goi Erribera.

Guztiak hertsiki arituko dira elkarlanean Eraikinak eta Etxebizitzak Birgaitzeko bederatzi Bulegoak (ORVE) tarteko; entitate horiek birgaikuntza babesturako proiektuen ohiko diru-laguntzak bideratzen dituzte.

Laguntza publikoak

Nafarroak 84 milioitik gora jasoko ditu Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik energiaren birgaikuntza sustatzeko, gainerako deialdi publikoekin bat eginez.

Esparru honetan, Nafarroako Gobernuak zabaldu zuen, joan den abenduaren 18an, landa-ingurunetan birgaikuntza energetikoa babesteko laguntzen eskaera egiteko epea, PREE 5000 programaren baitan, erronka demografikoa helburu duten udalerrietako jarduketetarako, 25 urtetik gorako antzinatasuna duten etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzea aldera.

Laguntzen deialdi hau hasiera batean 1,7 milioiko funtsa batez hornituta dago, eta hedagarria da; atxiki ahal zaizkio 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri nafarrak eta 20.000 biztanle arteko udalerri ez urbanoak. Egoitzako higiezinen jabe diren pertsona fisikoek edo auzo komunitateek diru-laguntza bat eskuratu ahal izango dute bere eraikinen inguramendu termikoa hobetzeko; etxebizitza bakoitzeko muga 12.500 euro artekoa izango da.

Laguntzak eskuratu ahal izateko berriztagarria ez den lehen mailako energiaren kontsumoa % 30 murrizten dela eta eraikinaren kalifikazio energetikoa behintzat letra bat hobetzen dela ziurtatu beharko da.

Landa-ingurunetarako PREE 5000 programaren laguntza hauek halaber bateragarriak dira Nafarroako Gobernuak ematen dituen etxebizitzen eta eraikinen birgaikuntzarako ohiko diru-laguntzekin, eta 7.500 €-ko maximora heltzen dira Eskuhartze Globaleko Proiekturen batean (PIG) barne hartutako inguramendu termikoa hobetzeko espediente bat bideratzen duten jabeen komunitatetarako.

Eraikinen eraginkortasun energetikoa

Energia mailan eraginkorragoak diren etxebizitzak lortze aldera, inguramendua (paretak, teilatuak, lurzoruak eta leihoak) isolatu eta hobetzeaz gain, berogailua hozte-sistema eta aireztapena, ur bero sanitarioaren eta barne argiztapenaren ekipoak edota energia berriztagarriarekin lotutako baliabideak (eguzki panelak, fotovoltaikoak, biomasa-galdarak, etab.) hobetzea lortu behar da.

Hori guztia lagungarria izango da Europar Batasunak 2030rako gure negutegi efektuko gasen isurpenak % 55 murrizteko bere gain hartutako helburuetarako, eta “ikuspuntu klimatikoaren arabera 2050erako neutralak izatera heltzeko”, hala nola Nazio Batuetako 2030 Agendaren eta Europar Hitzarmen Berdearen garapen jasangarrirako helburuak betetzeko.