2022ko apirilaren 22a

Jardunaldi batean, egoera digital berriak prestakuntzarako eta enpresetarako dituen erronkak aztertuko dira

Gobernuak eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioak antolatuta, datorren asteartean izango da NUPen eta sarrera librea da, aldez aurretik izena emanda
"Nafarroa eraldaketa garaian" jardunaldia iragartzen duen gaztelerazko kartela.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioak (CEN) datorren astearterako, apirilak 26, "Nafarroa eraldaketaren garaian" jardunaldia antolatu dute, Nafarroako talentua agertoki digital berrira egokitzeari aurrea hartzeko helburuarekin. Esparru horretan, gaur egungo eta etorkizuneko digitalizazioari dagokionez enpresa- eta prestakuntza-esparruetan planteatzen diren erronkei buruzko hainbat panel eta hitzaldi garatuko dituzte.

Jardunaldirako sarbidea dohainik da, betiere aldez aurretik Eskubide Sozialen Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiko webgunean izena ematean; Nafarroako Unibertsitateko (NUP) El Sario eraikinean ospatuko da, 12.00etatik 14.30etara. Programaren arabera, hasierako esku-hartzaileak dira Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria, Juan Miguel Sucunza CENeko Lehendakaria eta Ramon Gonzalo NUPeko errektorea.

Jarraian bi mahai-inguru ospatuko dira. Horietako lehena, Maria Jose Ballarin CENeko lehen lehendakariordeak moderatua, eta barne hartuko ditu talentua, enpresek heziketari dagokionez kualifikazio eta digitalizazio arloetan dituzten beharrak eta etorriko dira Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria; Daniel Ramos Florette-ko Antolamendua eta Pertsonak alorretako zuzendaria; Eva Maria Infante Nafarroako Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomia Graduko ikaslea; Biko2ko software garatzailea, Miguel Echavarri; eta Eduardo Armendariz, Virgen del Camino CIP Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Jarraian, enpresa eta heziketa alorretako digitalizazioaren gaineko panelaren txanda dator, Carlos Fernandez Valdivieso CENeko idazkari nagusiaren eskutik moderatutako solasaldi bat, zeinetan partaide izango diren Juan Cruz Cigudosa Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria; Biko2ko Diego Cenzano CEOa; Mariuxi Santin CyC-ko sharepoint garatzailea; Luis Garrido Siemens-eko ordezkaria; azkenik, Marta Lopez Marsa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Datuen Zientziako Graduaren ikaslea eta ikasleen Kontseiluko lehendakaria.

Jarraian, Rafael Rilo Espainiako eta Portugalgo Boston Consulting Group-eko (BCG) zuzendari nagusiak txosten bat landuko du eraldaketaren eta lanpostuen gaineko egungo eta etorkizuneko joeren gainean. Bere eskarmentua aipagarria da industria sektore kopuru handi batean, kasu, aire-espaziala, automoziorako osagaiak, eraikuntza materialak, zeramika eta burdingintza, besteren artean. Eta bere ibilbideak barne hartzen ditu jarduerak balio kate osoan: diseinua eta ingeniaritza, eraikuntza, EPC, eragiketa eta mantenua.

Azkenik, ospakizunaren itxieraz arduratuko dira Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilaria hala nola Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria den Mikel Irujo.

Ospakizunerako izena emateko aukera zabalik dago eta Errealitate Sozialaren Behatokiko webgunearen bidez egin daiteke.