COVID-19aren kasuen eta ospitaleratzeen gorakadaren aurrean prebentzio-neurriak azpimarratzea gomendatzen die Osasun Departamenduak pertsona kalteberei

Azken txosten epidemiologikoan jasotako datuen arabera, Ómicron BA.2 azpialdaeraren ordez Omicron BA.5 jarri da eta aztertutako laginen erdia dagoeneko
2022ko ekainaren 22a

Ekainaren 13tik 19ra bitarteko astean 2.190 kasu baieztatu dira PCR edo antigeno bidez (332 kasu 100.000 biztanleko), aurreko astean baino % 13 gehiago. Intzidentziak gora egin du adin-talde guztietan, 15 urtetik beherakoetan izan ezik. 75 urtetik gorakoek dute oraindik tasarik altuena. Ospitaleratzeak ere igo egin dira, 24tik 31ra. Datu horiek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN) azken Txosten Epidemiologikoan jasotzen dira.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.