Descárgate la app
Lan autonomoko profesionalek, mikroenpresek, kolektibo ahulek eta gazteek 7,5 milioi euro eskuratuko dituzte enplegurako aktibatzeko laguntzetan
2022ko otsailaren 14a
Lan autonomoko profesionalek, mikroenpresek, kolektibo ahulek eta gazteek 7,5 milioi euro eskuratuko dituzte enplegurako aktibatzeko laguntzetan
El Departamento de Derechos Sociales, a través del Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansare (SNE-NL), ha lanzado tres nuevas convocatorias de subvenciones destinadas a impulsar las políticas activas de empleo. Estas ayudas se enmarcan en el Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia impulsado con fondos europeos MRR, y cuentan con un presupuesto de 7,5 millones de euros para 2022. Está previsto, además, que el presupuesto alcance los 11 millones de euros en 2023.
Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafar Lansare -Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, enplegu-politika aktiboak bultzatzeko diru-laguntzen hiru deialdi berri atera ditu. Laguntza horiek Europako MRR funtsekin sustatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan daude, eta 2022rako 7,5 milioi euroko aurrekontua dute. Aurreikuspenen arabera, gainera, aurrekontua 11 milioi eurokoa izango da 2023an.
Horietako lehena lan autonomoko profesionalentzat eta mikroenpresentzat da, haien produkzio-eraldaketa ekonomia berde eta digitalera bultzatzeko; bigarrenarekin, berriz, gizarteratzeko programa integratuak finantzatuko dira kolektibo ahulentzat.
Biak berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektuen lerro batekoak dira, eta horren helburua da Foru Komunitateko lurralde-nukleoetako enplegua eta garapen ekonomikoa gehitzea sustatzea, Carmen Maeztu kontseilariak eta Miriam Marton NL-NEZeko zuzendari kudeatzaileak neurri berrien aurkezpenean azaldu dutenaren arabera. 3.421.677 eta 2.469.688 euroko inbertsioa aurreikusten da, hurrenez hurren.
Hirugarren proposamena herri administrazioetan 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko bideratuko da. Aurten aurrekontua 1.569.482 eurokoa izango da, gazteen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin, lan-esperientzia hartzea errazte aldera.
Neurriak MRR funtsen bidez zabalduko dira, eta Nafarroara Lan Ministerioaren bidez iritsiko dira, pandemiaren ondoren ekonomia bultzatu eta eraldatzearren. Kontseilariak azpimarratu du ekimenak “bat datozela, baita ere, Nafarroako egungo Enplegu Planaren helburuekin; hain zuzen ere, Planaren lehentasunezko helburuak dira, besteak beste, gazteen enpleguan kalitate handiagoa lortzea eta eraldaketa digital bikoitzean aurrera egitea (ekonomia zirkularra eta berdea)”.
Ibilbide pertsonalizatuak
Kolektibo ahulentzako deialdia irabazi asmorik gabeko erakundeentzat izango da, gizarteratzeko programa integratuak burutzearren, banakako eta pertsonalizatutako ibilbideen bitartez; bertan, enplegua bilatzeko diagnostikoa, orientazioa eta akonpainamendua ez ezik, prestakuntza ere sartuko da.
Programen hartzaileak iraupen luzeko langabeak izango dira, desgaitasuna dutenak edo gizartetik baztertzeko egoeran edo arriskuan aurkitzen direnak, Bermatutako Errenta edo Bizitzeko Gutxieneko Errenta jasotzen dutenak, batez ere NL-NEZeko agentziek edo Nafarroako Orientazio Sareak desbideratuak. Deialdi honen bitartez, guztira 410 pertsona kalteberengana iritsi nahi da.
Iraupen Luzeko pertsonei zuzendutako proiektuak Foru Komunitateko edozein lurralde-eremutan egin ahal izango dira; gainerako kolektiboenak, ordea, honako herri hauetako enplegu-agentzietan burutuko dira: Altsasu, Agoitz, Lizarra, Lodosa, Tafalla, Tutera eta Doneztebe.
Ibilbideak gehienez 14 hilabeteko epean gauzatu beharko dira, 2023ko abuztuaren 21 baino lehen, eta parte-hartzaile bakoitzeko 6-8 hilabetekoak izango dira. Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez 6.000 eurokoa izango da diseinatu zaion ibilbide pertsonalizatua amaitzen duen pertsona bakoitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 31n amaituko da, eta eskaera esteka honen bitartez egin daiteke.
1.000 onuradun baino gehiago
Autonomo eta mikroenpresentzako laguntzei dagokienez, langileen soldata-kostuen zati bat estaltzeko erabili ahal izango dira, erakunde onuradunak ingurumena gehiago errespetatzen duen eta digitalizatuagoa den ekoizpen baterako trantsizioa erraztu dezaketen jarduerak egiten dituen bitartean. Modu horretan, langile horiek enpleguan jarraitzea bultzatu nahi da, biztanleria Foru Komunitateko lurraldean zehar finkatzen lagunduaz.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak digitalizazioaren ildoan kokatu beharko dira, teknologia berriak sartu, lan-prozesuak automatizatu, erakundea berritu eta bezeroekin eta hornitzaileekin kudeatzeko eta erlazionatzeko modu berrietara aldatzearren. Era berean, erakundea osatzen duten pertsonen prestakuntza eta trebakuntza kontuan hartuko dira.
Bigarren aukera ingurumena kontserbatzen, lehengoratzen eta hobetzen lagunduko duten jardueretara bideratuko da; hala nola, kontsumoen eraginkortasuna gehitzea, gasen eta hondakinen emisioak murriztea, energia aurreztea edo garraioa eta mugikortasun iraunkorra, besteak beste.
Laguntza-lerro horrekin, autonomoek eta mikroenpresek beren abiapuntuko egoera aztertu beharko dute, digitalizazioaren eta ingurumen-iraunkortasunaren aldetik, eta, aholkularitzako, prestakuntzako eta ekintza-planen diseinuko ekintzetan oinarrituta, beharrezkoa izanez gero, dagokien inbertsioa egin beharko dute. Nafarroan, guztira 1.095 onuradun izatea aurreikusten da, eta 5.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute. Diru-laguntza horietarako eskaerak ondorengo estekan aurkez daitezke.
Lehen lan-esperientziak
Azkenik, diru-laguntzen hirugarren lerroarekin langabe gazteen enplegagarritasuna hobetu nahi da, Nafarroako administrazio publikoek emandako zerbitzuen barruan lan-esperientzia hartzea bultzatuz. 30 urtetik beherako gazteak praktiketan kontratatzeko izango da, eta datozen bi urteetan 100 pertsona baino gehiagok eskuratzea espero da.
Laguntzak honako hauek jaso ahal izango dituzte: enpresa publikoak, fundazio publikoak, unibertsitate publikoak eta toki-korporazioak edo toki-administrazio baten mendeko edo hari lotutako erakundeak. Kontratazioak, berriz, enplegu berdeen ildoarekin lotuko dira, ingurumena zaintzen eta lehengoratzen laguntzen dutenekin; gaitasun digitalen ildoarekin, Europako Batzordeak ezarritako gaitasun digitalen Europako Esparruaren arabera (DIGCOMP); edota enpleguarekin, oro har.
Kontratatutako pertsonak 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako artekoak izango dira, jakintzei dagokienez prestakuntza-etapa osatu eta egiaztatu dutenak, eta inskribatuta egon beharko dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko edozein enplegu-agentziatan edo Gazte Bermearen Erregistro Nazionalean.
Gainera, unibertsitate-titulua izan beharko dute edo Goi Mailako edo Erdi Mailako prestakuntza-ziklo bat; horien baliokideak dira Teknikari Espezialistaren (LHII) eta Teknikari Laguntzailearen (LHI) tituluak; edo Profesionaltasunaren ziurtagiri bat ere izan dezakete.
Praktiken modalitateko kontratuak kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademikoaren eta/edo profesionalaren araberako lanpostuak izango dira, eta gutxienez 10 hilabetekoak eta gehienez 12 hilabetekoak izango dira, lanaldi osokoak. Kontratazio horiek ezingo dira egin administrazio enplegatzaileetako egiturazko lanpostuak ordezteko. Diru-laguntzak kontrataturiko pertsonen lan-kostuak finantzatzeko erabiliko dira.
Eskaerak esteka honetan aurkez daitezke kontratu-harremana hasi eta hurrengo hilabetearen barruan, betiere dagokion gastuaren baimena argitaratu bada. Horrela izan ezean, epea hilabete batekoa izango da baimen hori argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.