Descárgate la app
Sunsundeguiko Volvo proiektuan kontratatzeko konpromisoarekin formazioa jasoko dute 220 langabek, Nafar Lansareren programa baten bidez
2023ko irailaren 4a
Sunsundeguiko Volvo proiektuan kontratatzeko konpromisoarekin formazioa jasoko dute 220 langabek, Nafar Lansareren programa baten bidez
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko-Nafar Lansareko zuzendari kudeatzailea, Miriam Martón, Burlatako Iturrondo Prestakuntza Zentroan izan da, kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza-ekintza berri baten hasieran. Erakundeak bultzatuta, langabeak pinturan trebatzen ari dira, Sunsundegui enpresa nafarraren Volvo proiekturako langile kualifikatu gisa kontratatzeko.
Programa hau, lau profil profesional (elektrizitatea, pintura, soldadura eta muntaketa) barne hartzen dituen hautaketa hala nola prestakuntza prozesu bateko atal bat da, eta karroza-enpresa nafarrak inplementatu zuen joan den uztailean, SNE-NL eta Hezkuntza Departamentua lagun, Volvo proiektuak inplikatzen duen plantillaren hazkundeari aurre egite aldera.
Zehazki, ekimenak trebakuntzarako hainbat ikastaro barne hartzen ditu bere modalitate ezberdinetan, 40 eta 60 ordu arteko iraupenarekin, zeinetan 220 pertsonaren partaidetza aurreikusten den; horiek emateko lekuak izango dira Altsasuko Sakana IIP eta Iturrondo Prestakuntza Zentroa. Prestakuntza hauetarako, Enpleguaren aldetik, ia 108.000 euroko diru-laguntza batekin kontatu da.
Kontratazioko konpromisoa duten prestakuntza teoriko-praktiko hauek, Sunsundegui-ko ekoizpen prozesuan integrazio egoki bat ahalbidetuko dute pertsona hautatuentzat. Hain zuzen, karroza-enpresa nafartarrak, trebakuntza profesionalaren programa amaitu bezain laster, ezarpenak berehala egitea aurreikusten du, ikasleen % 60aren kontratazioarekin.
Bere bisitan zehar, Miriam Marton, Volvo proiektuaren arduradun Raquel Murillorekin; Sunsundeguiko GGBBtako arduradun Patxi Iraizozekin hala nola ikastaroko irakasle eta ikasleekin topatu da. Zuzendari gerenteak nabarmendu duenez “hau bezalako proiektuek enpresen beharrekiko egokitutako prestakuntza bat bermatzen dute; horrela, inpaktu on bat lortzen da pertsona partaideen enplegagarritasunean”.
Nafarroarako proiektu estrategikoa
Sunsundeguik joan den maiatzaren 4an aurre-akordio bat sinatu zuen Volvo Bus-ekin, zeinen arabera bere gain hartzen duen 2024tik aurrera automobilgintzako fabrikatzaile suediarraren azken belaunaldiko autobusen bi modelo fabrikatzea eta horrek, karrozari nafarrarentzat bere instalazioen eta plantillaren egokitzapena suposatzen du, teknologia eta horniduraren transferentzia egiterakoan.
Profil profesionalak lortu hala nola antolatzeko prozesua izan da Nafarroako Gobernua Sodena-ren bitartez koordinatua izaten ari den lehenengo lankidetza publiko-pribatuaren esparruan definitutako lehenengo jardunaldietako bat, Nafarroako Foru Aldundirako estrategikotzat jotzen den proiektu honetan. Eskatutako lau profiletarako pertsonalaren errekrutatzea, SNE-NL-ko bulegoen bitartez gauzatu da Altsasun eta Iruñan.
Diruz lagundutako prestakuntzaren 300 orduraino
SNE-NL-tik kontratazioko konpromisoa duten prestakuntza jarduketak diruz laguntzen dira, helburua izanik pertsona langabetuak enpresen beharren arabera prestakuntza jaso ahal izatea. Oro har, ikastaroak 300 ordu artekoak izaten dira, hiruhileko batean zehar banatuta eta gutxienez partaideen % 40aren kontratazioarekin amaitzen dira, nahiz eta portzentajea handiagoa izan.
Langileak prestatzeko, enpresek edo sektoreek irakasle edo ikastetxeen kontrataziora jo lezakete, edo bere kabuz egin. Enplegutik, bestalde, hautagaien aurre-hautatzea egiteko kolaboratu daiteke, azken hautaketa enpresak egiten badu ere.
Programa honek, eskatutako prestakuntza bat bermatzeaz gainera, zeinek ageriko eragin bat izango duen enplegagarritasunean, hautaketa prozesua hobetzen du, zeren langilerik egokienak kontratatu ahal dira, ikastaroetako partaideen artetik. Azken hilabete hauetan, askotariko sektore motak atxiki dira programa honekin, esaterako, ostalaritza, energia berriztagarriak, logistika, eraikuntza, automobilgintza eta ibilgailuen konponketa, merkataritza edo informatika.