2024ko uztailaren 24a

Suhiltzaileen Zerbitzuak 127 esku-hartze egin ditu ekainaren 1etik aurrera landarediaren suteetan

Datuak 2023koen antzekoak dira (110 esku-hartze), eta 2022koak baino askoz txikiagoak (428)
Gaur goizean egindako suaren mahaiaren bilera.
Gaur goizean egindako suaren mahaiaren bilera.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak hainbat parketako langileak mobilizatu ditu 127 aldiz ekainaren 1etik aurrera landarediko suteak itzaltzeko. Kopuru hori 2023ko aldi berean erregistratutakoaren antzekoa da, 110 izan baitziren; eta 2022ko data beretan izandako 428ak baino askoz txikiagoa. Sute gehienak jarduera profesionalen ondorioz gertatu dira, larunbatean San Cristobalen izandakoa izan ezik, zeina material piroteknikoa erabiltzeagatik piztu zen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).