2024ko azaroaren 30a

Ruandako 6.000 haurrek beren hezkuntza hobetu dute Nafarroako Gobernuak Juan Bonal Fundazioaren bidez bultzatutako lankidetza-proiektuari esker

Maeztu kontseilaria Kamonyi barrutiko hainbat eskolatan izan da: “hezkuntzaren alde egitea desberdintasuna murrizteko inbertsiorik onena da”
Irudi galeria

La delegación navarra, encabezada por la consejera Maeztu, visita el proyecto de mejora educativa que las Hermanas de la Caridad de Santa Ana a través de la Fundación Juan Bonal desarrollan para el distrito de Kamonyi, en Ruanda

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Carmen Maeztuk, Gizarte Babesteko eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari Ines Jimenezek eta Ruandan lankidetza-proiektuak bisitatzeko Nafarroako GKEen koordinatzailearen ordezkari gisa Marta Mañeruk osatutako Nafarroako Ordezkaritzak Santa Ana Karitateko Ahizpek Juan Bonal Fundazioaren bitartez Kamonyi barrutian  garatzen duten hezkuntza-hobekuntzako proiektua ezagutu du, Kigali hiriburutik 43,5 kilometro hegoaldera.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).