2023ko urtarrilaren 27a

Osasun Departamentuak Ubarmineko teilatua hobetzeko lanak hasi ditu eraikinaren erosotasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko

Irailera bitartean luzatuko diren lanek 4,4 milioi euroko inbertsioa izango dute, zati batean Europako funtsekin finantzatuta
Ubarmin klinikako teilatua.
Ubarmin klinikako teilatua.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasun Departamentuak hasi ditu Ubarmin klinika zaharraren (gaur egun Nafarroako Unibertsitate Ospitalearen egituran dago) beheko solairuko estalki bereizgarria osatzen duten ia 1.500 kupulak berritzeko lanak. Jarduketa honen helburua eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzea da, bai eta barruko erosotasuna ere, bai termikoa bai argi-konforta, egungo estalkiaren akatsak konponduz, ahal den neurrian eraikuntzaren izaera eta balio arkitektonikoa errespetatuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).