Descárgate la app
Osasun Departamentuak triaje-sistema berri bat ezarri du Larrialdietan, patologia osteomuskular arina duten 18 eta 50 urte bitarteko pazienteen arreta arintzeko
2024ko martxoaren 22a
Osasun Departamentuak triaje-sistema berri bat ezarri du Larrialdietan, patologia osteomuskular arina duten 18 eta 50 urte bitarteko pazienteen arreta arintzeko
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hainbat neurri lantzen jarraitzen du, osasun-baliabideen erabileran eraginkortasuna bermatzeko eta larrialdietako zerbitzuen (ospitalekoak zein ospitalez kanpokoak) eskaera handitzeari aurre egiteko. Ildo horretan, joan den urtarrilean, triaje-sistema berri bat ezarri zen. Sistema horren bidez, 18 eta 50 urte bitarteko pazienteak Ospitalez Kanpoko Larrialdietako Zentroetara (San Martin eta Buztintxuri LHE) bideratzen dira, arnas-sintoma arinekin, arrisku-faktorerik eta alarma-daturik gabe, triajean lehentasun txikiarekin eta beren ekimenez. Nafarroan abian jarritako ekimen aitzindari honen arrakastaren ondoren, datorren astelehenetik, martxoaren 25etik, baldintza berdinetan zabalduko da patologia oesteomuskularrak artatzeko.
Ondorioz, 18 eta 50 urte bitarteko pazienteak, gorputz-adarretako artikulazio-minagatik Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura joaten badira, duela gutxiko traumatismotik gabe (azken 7 egunetan gertatutako traumatismo gisa ulertuz), bat-batean joaten badira, alegia beste asistentzia-maila batetik bideratuak izan gabe, alarma-zantzurik edo sintomarik gabe (esaterako sukarra edo bestela artritis infekziosoaren zantzuak), arrisku-faktorerik gabe (duela gutxiko ebakuntza kirurgikoa, aurrekariak, etab.), eta triajean lehentasun baxua badagokie, Ospitalez Kanpoko Larrialdietara bideratuak izango dira.
Zirkuitu berri hori ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdietako taldeek eta zerbitzu zentralek batera landu zuten, eta arnas patologien zirkuituarekin gertatu zen bezala, aste batzuk barru ebaluatuko da, bideratutako, artatutako eta itzulerako pazienteen datuak aztertuz, sisteman hala nola pazienteengan duten eraginkortasuna baloratzeko.
Arnas patologietarako alderantzizko triaje-protokoloa, zein 2024ko urtarrilaren 4an jarri zen abian, martxan jarri ondorengo emaitzen ebaluazioa zein analisia oso positiboa izan da. Asistentzia-presioa zirkuitu guztietan % 7,91 jaitsi zen eta A zirkuituan (patologia ez larrietakoan) % 10,86. Bideratu zituzten paziente guztietatik, % 58 beste asistentzia-maila batean artatu zituzten; % 15ak uko egin zion bideratzeari, % 10 ez ziren beste maila batera joan deribatu ondoren, % 6 bere borondatez joan ziren artatua izan gabe eta % 1a ospitaleko larrialdietara itzuli zen.
Arretaren egokitasuna eta kalitatea
Asistentzia-presioa esponentzialki handitu da azken urteotan, bai Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetan eta bai Ospitalez Kanpoko Larrialdiko zerbitzuetan. Azken hilabetean, Osasunbideko Ospitaleko Larrialdi zerbitzu orotan (Iruñako Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, Lizarrako García Orcoyen Ospitalea eta Tuterako Reina Sofía Ospitalea) 863 arreta eman ziren martxoaren 18an, astelehena; 832 arreta martxoaren 11n, astelehena; eta 831 arreta otsailaren 26an, astelehena.
Larrialdi-zerbitzuen eskaria egokitzeko neurriek pazientearen beharrei hobeto erantzutea du helburu, arretaren kalitate eta segurtasun handiagoa eskainiz. Pazienteak
dagokien asistentzia-mailara bideratzen dituzten neurriak abian jartzeko helburua da prozesu arinek ez dagozkien giza baliabideak zein baliabide materialak kontsumitzea saihestea, atzerapenak eragin bailitezke ospitaleetako Larrialdi zerbitzuetan soilik egoten diren baliabide horien beharra duten paziente larrien eta/edo konplexuen arreta mugatuz.
Jakina denez, ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan pazienteei ez zaie arreta ematen iritsitako hurrenkeraren arabera, baizik eta patologiaren lehentasunaren arabera, iristen diren unean eskuragarri dauden baliabideen arabera, eta lehentasuna ematen zaie larrialdi-mailaren arabera (triaje-sistema), non 1 arretaren lehentasun handiena eta 5 gutxienekoa izango diren. 1 eta 3 lehentasunak bizi-konpromisokoak eta atzeraezinak diren larrialdiak dira eta, horrenbestez, ospitalean artatu beharko lirateke. Aldiz, 4 eta 5 lehentasuneko larrialdiak, alegia premiazkoak ez direnak, bizi-konpromisorik gabekoak eta atzeragarriak, ehuneko handi batean, beste asistentzia-maila batean arta litezke.
Erabiltzaile orori gogorarazten zaio sintomatologia arinaren aurrean Ospitalez Kanpoko Larrialdietako zentrotara zuzenean joatea gomendatzen dela. Iruñako Barrutiko zentroen arreta ordutegia honakoa da:
San Martin Doktorea Osasun Zentroa (San Fermin kalea, 29)
-Astelehenetik ostiralera: 15:00-08:00.
-Larunbatak, Igandeak eta Jaiegunak 24 ordu: 8:00-8:00.
Buztintxuri Osasun Zentroa (Gipuzkoa Etorbidea, 39)
-Astelehenetik ostiralera: 15:00-22:00.
-Larunbatak, Igandeak eta Jaiegunak: de 8:00-22:00.