2024ko urriaren 27a

Ollo presidenteordea Valentzian izan da Nafarroako Etxe eta Etxeetan dantza tradizionalari buruz aurten egingo den ekitaldi ibiltarian

Nafarroako Gobernuak eta Ortzadar elkarteak antolatuta, "El Atlas de la Danza en Navarra" lana aurkeztu du Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean
La vicepresidenta Ollo en un momento de la presentación del acto.
La vicepresidenta Ollo en un momento de la presentación del acto.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lehendakariorde eta Memoria eta bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo, Valentziako ‘Laurak Bat’ Euskal-Nafar Etxean izan da "Dantzaren Atlasa Nafarroan" proiektuaren aurkezpenean. Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen proposamen baten inguruko ekitaldi ibiltaria Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak antolatu du, Nafar Etxeen Federazio Nazionalarekin elkarlanean.

Bere hitzaldian, Ollo lehendakariordeak Nafarroako zentro eta etxeek Nafarroako Kanpo Ekintza Planaren eta NEXT Estrategiaren hedapenean duten garrantzia azpimarratu du, "Nafarroaren eta kanpoko herritarren arteko komunikazioa indartzea, Foru Komunitateko kide izatearen sentimenduari eustea eta kanpoan bizi diren nafarrekiko lankidetza sustatzea bilatzen duena".

Ikuskizun ibiltari hau Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara departamentuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren hiru jarduera-ardatzen barruan kokatzen da: Nafarroa Europan, Mugaz Gaindiko Nafarroa eta Nafarroa Munduan. Jardun-ardatz horiek, Ollo lehendakariordeak azpimarratu duen bezala, aurrekontu-arloan indartuko dira datorren urtean.

Ortzadar eta "Nafarroako dantzen atlasa"

1974an sortu zuten Ortzadar Iruñeko hainbat taldetako musikari eta dantzarik, tradizioa eta euskal folklorea zabaltzeko formatu berri bat bultzatzeko, eta, horretarako, folklore-adierazpenen ikerketan eta interpretazioan izandako esperientzia berritzaileak hartu zituen erreferentziatzat. Lan horri esker, Nafarroako Erriberako dantzak, ingurutxoa eta Ihabarreko inauteriak berreskuratu ziren, besteak beste. Antropologiako ‘Arakadia’ Bikaintasun Saria jaso du aurten Ortzadarrek.

Dantza tradizionala Nafarroan iparretik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera dago, kultur aniztasun eta aberastasun handia adieraziz. Ondare hori guztia ‘Nafarroako Dantzaren Atlasean’ jaso da. Proiektu hori Ortzadarrek dantzaren ikerketa etnografikoarekin duen konpromisotik sortu da, eta dantzaren erregistro eta monitorizazio sistematikoan datza, dantzaren sustapenean, balorizazioan, transmisioan eta biziberritzean laguntzeko.

Ekitaldia "Dantzaren atlasa Nafarroan/Nafarroako dantzen atlasa" izenburupean, Nafar etxeetan barrena, lurraldean dauden dantza barietateei buruzko dibulgazio eta erakustaldi praktiko konbinatua jasotzen du, formatu murriztuan.

Aurtengo birak aurreko urteetan egindakoekin jarraitzen du, eta Nafar etxeak zeharkatzen ditu Nafarroako kultur munduko hainbat alderdi ezagutaraziz, hala nola iazkoa "Euskal Pilota Jokoak Nafarroako Kultur Ondare gisa" izenburuko pilota munduaren inguruan, edo aurreko urtekoa, Iñaki Perurena harri-jasotzailearen " La piedra, una historia de amor. Harria maitasun istorioa”, herri kirolen, poesiaren eta hausnarketaren arteko nahasketa.

Maiatzaren 17an hasi zen aurtengo bira eta, dagoeneko, Gasteiz, Logroño, Bartzelona, Barakaldo, Zaragoza, Valladolid, Madril eta Bilbon egon da. Ondoren, Kantabria, Sevilla eta Burgos bisitatuko ditu.