2024ko urriaren 19a

Ollo lehendakariordeak Eskualde-Etxeen Federazioa Nafarroan hartu du

Ekitaldi instituzionala Foru Komunitatean presentzia duten entitateek antolatu dute 35. Kultur Astea dela eta
La vicepresidenta Ana Ollo recibe en el Palacio de Navarra a una 
representación de la Federación de Casas Regionales de Navarra con motivo 
de la celebración de su 35 Semana Cultural
La vicepresidenta Ana Ollo recibe en el Palacio de Navarra a una representación de la Federación de Casas Regionales de Navarra con motivo de la celebración de su 35 Semana Cultural  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak Nafarroako Eskualde-Etxeen Federazioaren ordezkaritza bat hartu du Nafarroako Jauregian, bere 35. Kultur Astea dela eta, eta ongietorria eman dio ordezkaritzari, Isabel Urrutia Kantabriako Gobernuko Lehendakaritzako kontseilaria, Jaime Valdeolmillos Nafarroako Eskualde-Etxeen Federazioko presidentea eta José Luís Merino Kantabriako Etxeko presidentea buru zituela. Kantabriako Lehendakaritzako kontseilariarekin batera, Marta González Liébana Kantabriako Toki Administrazioko, Kanpo Ekintzako eta Etxeetako zuzendari nagusia izan da.

Tronu Aretoan egindako ekitaldian, Aragoiko, Gaztela eta Leongo, Lar Gallegoko, Extremadurako Etxeko, Altsasuko "La Encina" Kultur Zentroko, Valentziako Erkidegoko eta Kantabriako etxeetako ordezkariek parte hartu dute, eta aurten Kantabirako etxea bera Eskualde-Etxe anfitrioi izendatu dute.

Bere hitzaldian, Ollo lehendakariordeak elkarte horietako kideen ekarpen sozial eta kulturala azpimarratu du, "Nafarroako gizarte osoa aberasten baitute, guztion aurrerapausoak eta garapena bultzatuz".

Lehendakariordeak zoriondu egin ditu 35. ediziora heldu den kultur topaketa honen antolatzaileak, urte osoan zehar Nafarroan bizi diren eskualdeko etxe guztiek egindako lanagatik.

Adierazi duenez, "Nafarroak biziki eskertzen du beste eskualde batzuetatik iritsitako pertsonen eta familien parte-hartzea, beren lana, ahalegina eta, azken batean, beren onena, balioak eta tradizioak eskaini baitizkiote nafar gizarte osoari, beren aurrerapausoak eta garapena bultzatuz". Horregatik "zuek guztion ekarpen sozial eta kulturalak Nafarroako giza multzoa aberasten eta indartzen duela, eta irekiagoa, pluralagoa, solidarioagoa eta beste herri eta eskualde batzuetako errealitateetatik hurbilago dagoela", nabarmendu du Ollok.

Egitarau zabala eta askotarikoa

Eskualde-etxeen Federazioak Nafarroan antolatutako Kultur Astearen 35. edizioa urriaren 17an hasi zen, ostegunarekin, Luis Amigó ikastetxean: agintarien harrera, banderen desfilea, eskualdeko etxe bakoitzeko ordezkariei bandak ezartzea eta Pedro Pérez Eslavaren pregoia.

Ostiralean, hilak 18, goizean Udalaren harrera ekitaldia ospatu zen eta arratsaldean Er Mago Mikyren emanaldia Civivox Juslarrocha-n, ondoren txokolatada eta Autonomia Erkidego ezberdinetako postre tipikoen dastaketa Iruñeko Extremadurako Etxean.

Larunbatean, hilak 19, meza izan da San Nikolas elizan, eta, ondoren, etxeetako taldeak Sarasate pasealekura eta Karlos III.a etorbidera joan dira, Nafarroako Jauregian harrera egin arte. Amaieran, dantza-erakustaldia egin dute Karlos III.a etorbidean, jauregiaren aurrean.

Aste Kulturala bihar, igandea, amaituko da Martzillara txango herrikoi batekin, bertako leku interesgarrietara bista eta amaitzeko anaitasun bazkari bat eginez.