Ollo kontseilariak Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatutako “Hormigoizko Mugak” erakusketa zabaldu du Bruselan
Nafarroako Gobernuak Bruselara eraman du Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatutako "Hormigoizko Mugak" erakusketa. Lana urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai, Eskualdeen Europako Batzordearen egoitzan. Erakusketak Atlantikoko Harresitik eta Pirinioetako Gotorlekutik bidaia bat proposatzen du. Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok inaugurazioan gogorarazi duenez, “bi defentsa-azpiegitura horiek, Hitlerren eta Francoren erregimen totalitarioek sustatu zituzten, Europako prozesu demokratikoak ito nahi zituzten erregimen faxistak blindatzeko”.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).