Ollo kontseilariak abian jarri du motibazio politikoko biktima-izaeraren deklarazioa eskatzeko prozedura

Prozedura NAOn argitaratuko da eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzak direla-eta biktimen Aitorpenari eta erreparazioari buruzko Foru Legean ezartzen den moduan
2023ko urtarrilaren 2a

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, dagokion Foru Agindua sinatuta, abian jarri du motibazio politikoko biktima izateko deklarazioaren eskaerak aurkeztu ahal izateko prozedura. Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzak direla-eta biktimen erreparaziorako Foru Legearen arabera, eskaerak aurkezteko epea aipatu Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera irekiko da, eta hasiera batean lau urteko eta sei hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.